Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk konpromisoa hartu du Deskargako obra amaitzeko, hain zuzen ere, legealdian Bilduren porrotik handiena
Markel Olanok garraio publikoaren aldeko apustua egin du, eta honakoa esan du: “Garraio publiko zerbitzu egokia izateko, errepide sare egokia izatea ezinbestekoa da”
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Bergaran izan da gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena hautagaiekin, Bergarako alkategai Juanje Alberdirekin eta Debagoienako boluntarioekin batera honakoa esan du: “Konpromisoa hartzen dugu Deskargako obra amaitzeko, hain zuzen ere, legealdian Bilduren porrotik handiena amaitzeko. Izan ere, Bilduk azpiegitura hori gelditu du eta, ondorioz, hilabete eta urte luzeetan ezingo da ireki”. Beraz, Olanoren iritziz, Bilduk azken lau urteotan erronka bat zuen, Deskargako errepidea amaitzea; baina aitzitik, Bilduk berriro ere frogatu du proiektuak gelditzeko ahalmena duela eta ez, ordea, eraikitzeko.
Horren harira, hautagai jeltzaleak gogorarazi du, EAJ-PNVk lehengo legealdian bi apustu nagusi egin zituela: lehena, gaitasun handiko errepide sarea egitea, hain zuzen ere Gipuzkoako Biribilgunea egitea – horretarako apustu handia egin zuen, besteak beste, AP-1 eta Donostiako bigarren saihesbidea egiteko –; eta bigarrena, garraio publikoa sustatzea, Gipuzkoak mugikortasun sistema bakarra izateko, arina, eraginkorra eta jasangarria”. Hortaz, Markel Olanok garraio publikoa sustatzearen alde egin du eta honakoa esan du: Garraio publiko zerbitzu egokia izateko, errepide sare egokia izatea ezinbestekoa da”.
Era berean, Olanok adierazi du, argi duela gaitasun handiko errepideek bidesaria izan behar dutela, izan ere, lurralde osoan oreka lortu behar da. Horrenbestez, Deskargako errepidean bidesaria jartzearen alde eta N-Iean, Etxegarate eta Irun arteko errepidean, atzerriko kamioilariei kobratzeko sistema bat ezartzearen alde egin du, kamioi horiei matrikula irakurtzeko eta kobratzeko sistema bat ezarriz. Hautagai jeltzaleak gogorarazi du, lehengo legealdian ordainketa sistema hori 2012ko urtarrilaren 1ean ezartzeko adostasuna lortu zutela, baina legealdi honetan PPk eta Bilduk bertan behera utzi dutela, eta ondorioz, errepideen finantziazioan arazoa sortu dutela, atzerriko kamioilari horiek Gipuzkoa ordaindu gabe zeharkatzen jarraitzen dutelako.
Halaber, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Baldin eta Deskargako bidesaria eta N-I errepideko atzerriko kamioilarientzako ordainketa-sistema jartzen bada, epe ertain eta luzera bermatuko da Gipuzkoako errepideen eta Bidegi foru sozietate publikoaren ekonomiaren iraunkortasuna. Eta, ondorioz, egungo 25-30 euro arteko tarifa malgua mantendu ahalko da. Konpromiso hori hartzen dugu”.
Azkenik, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak konpromisoa hartu du, gaitasun handiko errepide zaharkituak berritzeko, errepide-sare txukun eta duina izateko eta, beti, garraio publikoaren aldeko apustua ahaztu gabe.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


