Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk udaltzaingoen prestakuntza Intxaurrondon berehala baliogabetzeko, Arkautira eramateko eta Tolosa eta Andoaingo alkateen dimisioa eskatu du
Aurreko egiaztapen bat: EH Bilduk gobernatzen duenean erakusten duen hipokresia, kontraesan eta aitzakien mailak dimentsio zabala hartzen du.Azkenean ezagutzen dugu EH Bilduren "polizia-eredu alternatibo" ospetsua: Guardia Zibila Ertzaintza baino lehenago; Intxaurrondo Aurkauti baino lehen; Espainiako gobernu-ordezkaria Lehendakaria baino lehen.
Gaur jakin da Andoaingo eta Tolosako udalek, EH Bilduren agindupean, udaltzainak bidaltzen dituztela Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera, tiro eta prestakuntza praktikak egitera. Erabaki horrek, gutxienez, hiru inplikazio oso larri ditu:
• Arkauti, Ertzaintza eta euskal autogobernua mespretxatzea. Lehenik eta behin, udaltzainak beste polizia-kidego batean trebatzera bidaltzea Euskadiko polizia integral gisa Ertzaintza nahita baztertzea da. Bere eskumenek, Autonomia Estatutuaren babespean, polizia-zerbitzuaren adar guztiak biltzen dituzte Euskadi osoan. Prebentzioa eta patruilatzea, polizia judiziala, antiterrorismoa edo trafikoa, eta agenteen prestakuntza integrala, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Akademiaren bidez. Erabaki horrek gutxietsi egiten du Euskadiko funtsezko erakunde baten balio historikoa, Ertzaintzarena eta haren akademiarena, bai eta euskal autogobernuarena ere.
• Estatutua albo batera utzita, Euskadin Guardia Zibilarentzako eskumenak zabaltzea. Udaltzaingoa prestatzeko eskumena Intxaurrondori lagatzeak berekin dakar, gertakarien bidez, Guardia Zibilaren presentzia indartzea Euskadin. Guardia Zibila izaera militarreko institutu armatua da, eta Euskadin dituen eskumenak erkidegoaz gaindiko edo estatuko eginkizunetara mugatu behar dira. Hau da, EH Bilduko alkateek Ertzaintzaren izaera integrala sendotu beharrean, estatutu-esparrutik kanpo, Guardia Zibilak Euskadin duen funtzionaltasuna eta bere presentzia zabaldu dute.
• Euskal Poliziaren eredua ahultzea, Ertzaintza-Udaltzaingoa lankidetza handienekoa. EH Bilduk Euskadin Guardia Zibilari eskumen berriak emateko hartutako erabakiak Euskal Poliziaren ereduaren aurkako eraso zuzena da. Segurtasun publiko integraleko eredu bat, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetzan, erantzunkidetasunean eta baliabideen optimizazioan oinarritua. Helburu nagusia da ahalegin operatiboak eta estrategikoak bateratzea, euskal herritarrei erantzun arin, hurbil eta eraginkorra emateko. Andoainen eta Tolosan hartutako erabakiak eredu horren aurka daude.
Bai ikuspuntu sinboliko eta historiko batetik, bai ikuspuntu material eta konpetentzialetik, erabaki honen larritasuna intentsitate handikoa da. Inflexio-puntu bat da, euskal gizartearentzat hain sentikorra den gai batean, segurtasunean, Ertzaintzan, Udaltzaingoan eta polizia-kidego bakoitzak Euskadin izan behar duen rolean. Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako EAJ-PNVk hiru eskakizun planteatu ditu egoera hori zuzentzeko:
1.- Kontuan izanik alkateak direla, legez, udaltzaingoaren buru nagusiak, Andoaingo eta Tolosako alkateen dimisioa erantzukizun politikoak hartzeko modu gisa, estatutuetan babesik ez duten eta euskal gizarteak poliziaren eta segurtasunaren arloan duen borondatea errespetatzen ez duten erabakiengatik.
2.- Intxaurrondoko udaltzainak prestatzeko prozesuak berehala baliogabetzea eta Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Ikastegira eramatea.
3.- Gipuzkoako udal guztietan mozio bat onartzea, Euskadiko poliziaren estatutu-eredua eta, zehazki, Euskal Polizia babesteko, segurtasun publiko integraleko sistema gisa, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetzan, erantzunkidetasunean eta baliabideen optimizazioan oinarrituta.
Nabarmenak...
Berria
2026/10/31
DONOSTIA
2026/10/14
IRUN
2026/10/03
Berria
2026/10/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



