Alderdi Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/11

EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu Euskadiren alde “oinpekoei ematera” apirilaren 28an talde jeltzalearen alde bozkatuaz

Vitoria-Gasteizen egin da gaur talde jeltzalearen kanpaina hasteko ekitaldia. EAJ-PNV izango da Euskal Taldea eratzeko helburua duen bakarra: “EAJ Madrilen indartsu dagoenean, Euskadiri ondo doakio”, esan du Ortuzarrek

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Hautagai bikainak ditugu. Hauteskunde programa bikaina dugu, ideia argiak eta Euskadiren eta euskal herritarren defentsa jasotzen da bertan lehen lerrotik azkeneraino. Zer falta dugun? Botoak. Ahalik eta herritar gehien konbentzitzea, hemen eta gaur, alternatiba bakarra Herri honi gauzak ondo joan dakizkion, EAJ Madrilen indartsua izan dadila. Hamabost egun ditugu helburu hori lortzeko”. Horixe da Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zuriaren enparantzara hurbildu diren EAJ-PNVren dozenaka alderdikide eta alderdizaleei luzatu dien mezua, apirilaren 28rako kanpaina jeltzaleari hasiera emateko egin den ekitaldian. Kongresurako eta Senaturako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuek Ortuzarren deia grafikoki adierazi dute, euskal hiritargo osoa animatu baitute “Euskadiren alde oinpekoari ematera”, hori EAJ-PNVren alde bozkatuaz baino ezin delarik egin.

Aitor Esteban, Almudena Otaola, Joseba Agirretxea, Nerea Ahedo, Mikel Legarda eta Maribel Vaquerok, `spinning´ txirringa gainean jarrita, oinpekoei emanez sortu behar izan dute EAJ-PNVk hauteskunde kanpainarako egin duen iragarkia lehen aldiz erreproduzitzeko behar zen argindarra . Bideo honek diputatu eta senatari jeltzale jaun-andreak erakusten ditu Madrilera hegazkinez, autoz eta autobusez joaten eta beti Euskadira itzuliz……. Eta beti etxera, Euskadira itzuliz “hemengoak garelako, hemen bizi garelako, Euskadi delako gu mugiarazten gaituena”. Eta hori da, hain zuzen, ordezkari jeltzaleen eta beste hautagaien arteko alde nagusia, Madrilen ezarri dutelako beren anbizio politikoen eta asmo pertsonalen helmuga.

“Azken legealdiak erakutsi du EAJ Madrilen indartsua denean, Euskadiri ondo doakiola. EAJk baino ez du Euskadi han defendatzen. Eta hala izango da etorkizunean ere, Euskal Taldea eratzea helburu duen alderdi bakarra garelako. Zergatik? Madrilen EAJ eta Euskadi gauza bera direlako”, azpimarratu du Ortuzarrek. “Horrenbesteko politika likidoaren aurrean, Twitter eta itxurakeriaz betetako politikaren aurrean, Alderdi sendoa gara gu, jende sendoa eta ondo prestatua dugu. Merezi du EAJ bozkatzea, boto bikoitza da, batean bi: Euskadi defendatzen dugu, gurea; eta, aldi berean, derechonakoei planto egiten diegu, atzerakoei, populismoari”, amaitu du.

Aitor Estebanek Euskal Taldeko bozeramaile eta Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak “zeruan agertu zaizkigun hodei beltzak” aipatu ditu PPko Pablo Casadok eginiko azken iragarpenak, Ciudadanos-en planteamendu birzentralizatzaileak eta VOX-ek proposatzen duen inboluzioa gogoan, eta ildo beretik baieztatu du “EAJren alde bozkatzea dela ekaitzari bizkarra ematea”. Zentzu berean, Estebanek adierazi du PSOE ezin dela “konponbide” izan euskal hautesleentzat, EAJaren alde emaniko botoak “balio bikoitza” duelako. “Indarra, seriotasuna eta gauzak ondo egiten jakitea. Hori da EAJ. Horixe da Euskadirentzako bermea. Horregatik, apirilaren 28an, euskal herritarrok EAJ bozkatu behar dugu”, amaitu du.

Almudena Otaolak Senaturako hautagai arabarrak , era berean gogoratu duenez “Espainiako alderdi bakar batek ere ez du bere borondatez Euskadirekin konpromisoa hartzen”, eta Euskal Talde indartsua behar dela esan du. “Legearen eta Konstituzioaren defendatzaile handienak balira bezala agertzen direnek sistematikoki urratzen dute Lege Organiko bat, Gernikako Estatutua, euskal hiritargoak adostua,hitzartua eta berretsia izan zena. Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen egon behar du helburu hirukoitzarekin: Eskatu, Gogoratu,Aldarrikatu”.

Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok gogora ekarri du apirilaren 28an jokoan dagoena dela “gure eskubide eta erakundeen defentsa, eta gure esku dago, euskal herritar guztion esku, nork defendatuko gaituen erabakitzea” eta gaineratu du “inork ere “ ez dituela talde jeltzaleak baino hobeto Euskadiren interesak “han eta hemen” defendatuko. Hautagaiak era berean nabarmendu du EAJ dela “bermerik onena” Estatua demokraziak egin duen atzerakadaren aurrean, eta amaitu du esanez EAJ-PNVren alde bozkatzea “boto segurua dela, boto baliagarria: elkarrizketaren eta balore demokratikoen alde egiten duena, seriotasuna,konpromisoa eta konfiantza eskaintzen dituena”.

‘Nos mueve Euskadi Zurea, gurea’. Hori da EAJ-PNVk kanpaina honetarako aukeratu duen eslogana. Talde jeltzaleak Madrilen egiten duen lanaren gidalerro nagusiak jasotzen dituen goiburua: “joan-etorria” egiten duen lantaldea “zurea” lehenesten duena, “gurea” delako,hau da, euskal hiritargoaren interes eta beharren defentsa. EAJ-PNVko emakume eta gizonak mugiarazten ditu martxa onean doan Euskadik, baina are hobeto joan behar duenak. Eta horretarako behar da Madrilera doan EAJ taldea baina ez han geratzeko, beste alderdietako hautagaiek nahi eta amesten duten bezala, baizik eta astero-astero etxera itzultzeko eta,ahal bada, inbertsio,lorpen eta proiektuz betetako motxilarekin, denak Euskadiren onerako. ‘Zurea, gurea’. Batzuetan, asmo txarrez esaten dute EAJk bere interes propioak defendatzen dituela Madrilen… Eta egia da, EAJk bere egiten dituelako euskal hiritargoaren interesak. EAJ Euskadi da. Eta Euskadiri baino ez dio begiratzen. Azken legealdian EAJ sendo,eraginkor eta erabakigarria izango ez balitz, inork pentsatzen al du Rajoyk lehenengo eta Sánchezek geroago Euskadiri emango ziotela EAJk lortu duen guztia? Inork pentsatzen al du hori? Horregatik da hain garrantzitsua,hemen, Euskadin, EAJ-PNV bozkatzea . Hemen, PNV.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...