Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk “ausardia” eskaintzen du "estatuko alderdien sukurtsalen aurrean" Euskadiren interesak defendatzeko
Talde jeltzaleak gaur eman ditu ezagutzera Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako zerrendak osatzen dituzten emakume eta gizonak, eta Vox-i planto egingo diola bermatu du, talde jeltzalea Euskadin sustrai sendoak dituen alderdi bakarra dela aldarrikatu duen ekitaldi berean: “Madrilen beste euskal diputatuak egongo dira, baina geurea da euskal etxea zaintzen eta defendatzen duen bakarra”
Argazkiak...
Argazkia
2026/11/07
EAJ-PNVk gaur bertan egin den ekitaldian eman ditu ezagutzera azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretan Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen zerrendak. Donostian egin den ekitaldian, Maribel Vaquero Kongresurako zerrendaburuak aldarrikatu du talde jeltzaleak, Kongresutik ere, Euskadiren eraikuntzan eman dituen hamarkadetako lana, eta hitzeman du orain arte bezala jarraitu duela izaten “sustrai sendoak dituen alderdia, iparra galtzen ez duena”, hurrengo legegintzaldiko lau urteotan euskal herritarron interesak defendatzeko: “Pankartak erretiratzen direnean eta botoen zenbaketa amaitzen denean, hiritarren arazoek, beharrek gure ate aurrean jarraituko dute, ate joka. Eta EAJ-PNVk hor jarraituko du, lanean”.
Vaquerok argi eta garbi utzi du EAJ-PNV izan dela eta dela bermea “ PP-Vox koalizioari aurre egiteko eta, aldi berean, “gu izan gara euskal Etxea eta bertan bizi diren guztiak zaintzeko lana egin dugunak” talde jeltzalearentzat “gauza biak eskutik doazelako”, “Euskadi abiapuntu eta helmuga dugulako”. EAJ-PNV “euskal lurrean sustrai sendoak dituen arbola” dela argi utziz, “gainerako alderdiak estatuko beste alderdien sukurtsalak baino ez dira”, ohartarazi du Vaquerok. Hala adierazi duenez “uskadiko Alderdi Sozialista, Ebro ibaia zeharkatzen duenean, PSOE bihurtzen da”; “PP eta Vox txanpon berberaren alde biak dira”. Izan ere, PPk Gipuzkoan “Senaturako hautagaitzarik ere ez du aurkeztu eta botoa Vox-entzat eskatu du”. Eta, EH Bildu “PSOEren bidaidea da, Sánchezek esaten duen guztia txalotzen duena, beren proposamenekin euskal etxearen burujabetasuna ahultzen badute ere”. “Madrilen beste euskal diputatu batzuk egongo dira, baina Euskadi defendatzen duen bakarra, Euskal Talde bakarra, EAJ-PNV da”, ziurtatu du.
Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, hauteskunde hauetan jokoan daukaguna “euskal etxearen defentsa” da, bai eta “eskubide zibil, sozial eta politikoak” ere, “inboluzio politikorik ematen ez dela ziurtatzeko. Baina, horri lotuta, egunerokotasunari eragiten dioten gaiak dira. Hori dela eta, Vaqueroren ustetan Euskadiko hautesleek beren buruari egin behar dioten galdera da euren konfiantza zeinengan jarriko ote duten “zainketei, industriari, ekonomiari, etxebizitzari, lehen sektoreari edo pentsioei buruzko erabakirik onenak hartzeko”.
Vaquerok hala hitz egin nahi izan die botoa oraindik erabaki gabe dutenei, eta eskari gisa formulatuz, ondorengoa esan die “ez gaitzatela nahastu bloke bien arteko polarizazio-mezuekin, lokatz hori guztia ez dezatela aprobetxatu boto baliagarri pozoindu batekin, horrek ez baikaitu ordezkatzen eta, errealitatean, alferrik galdutako boto orria izango delako”. Eta argi eta garbi eskatu du “horrenbesteko lokatzarekin nekatuta daudelako, etxean geratzea baloratzen ari direnak“ mobilizatzea. EAJ-PNV, esan du, ez da galduko “marko teorikoetan edo bloke-kontakizunetan”, edo “gorroto edo intolerantzia mezuetan”. “Apaltasuna, errespetua eta ausardia” eskaini ditu A29az geroztik euskal herritarren interesak defendatzeko.
Luke Uribe-Etxebarria Senaturako hautagaiak bere aldetik adierazi du Madrilen EAJ-PNV sendo eta indartsua osatzeko beharra, euskal herriaren interesak defendatzera begira “Zaindu maite duzun hori” , aldarrikatu du hautagai jeltzaleak, eta berretsi egin du EAJ-PNVk “Euskal Etxea” defendatuko duela: “gure jendea, gure nortasun politikoa, gure enpresak, gure kultura, euskara, autogobernua….. gure askatasuna, azken finean”.
Legegintzaldi honetako lorpenak “erdizka eta beharrak bultzatuta” egin duen PSOErengandik baino,EAJ-PNVren kemenagatik eta exijentziatik etorri direla gogoratu ondoren, Uribe-Etxebarriak EH Bilduren “itxurakeria” deitoratu du Madrilen sozialistei `amen jesus´ esatera mugatu direlako. “Demagogiak hanka motzak ditu eta frustrazioa baino ez du sortzen”, ohartarazi du. Ildo beretik, agerian utzi du PP bozkatzea Vox bozkatzea dela “benetako arriskua demokraziarentzat eta askatasunentzat”, “gure kontra datorren ententea osatu dutelako, gure kontra datoz, Euskadin eta herri honetan EAJ den guztiaren kontra: aurrerabidea, garapen ekonomiko eta soziala, elkarbizitza eta itxaropena. Jakin dezatela ez diegula utziko herri honetako elkarbizitza hankaz gora jartzen”.
Amaitzeko, Gipuzko Buru Batzarraren presidente Euge Arrizabalagak ekitaldia amaitzeko hitzak esan ditu ideia zehatz eta argi bi garbi utzirik, “ berme bi” euskal hiritargoarentzat. Batetik, EAJ-PNVk ez duela PP eta Vox-en arteko Gobernurik babestuko “Gure indar guztiak , eskura dugun guztia jarriko dugu Gobernu hori eragozteko”, ziurtatu du. Eta gehiengoa lortzen badute ere, erantzuna irmoa izango da: “Aurrean izango gaituzte”. Talde jeltzaleak ez du onartuko “eskubide eta askatasunetan atzera pausurik ematerik”, ezta “inolako inboluziorik” ere.
Bigarren bermea da EAJ-PNVk ez duela bere helburua begien bistatik kenduko: Madrilen osatuko den Gobernuaren kolorea bat dela bestea dela, urdina edo gorria, Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadi eta euskal hiritarrak defendatuko ditu”.
Nabarmenak...
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
DONOSTIA
2026/10/14
EBB
2026/08/28
Deba
2026/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



