Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Esteban: "Argi eta garbi: datozen hauteskunde zikloan jokoan egongo da hurrengo belaunaldientzat zer Euskadi nahi dugun"
Aldi politiko berriari hasiera emateko EAJk Zarautzen egin ohi duen ekitaldian, Espainiako Gobernuak Ceutako gertakarien aurrean egin duen kudeaketa "ezin okerragoa" kritikatu du EBBren presidenteak, "aberrigintza ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du, EAJri buruz hitz egin aurretik Ayusoren atikoa "garbitzeko" eskatu dio PPri, eta EH Bilduk "geldialdian" jarraituko duela iragarri duArgazkiak...
EAJ-PNVk aldi politiko berriari hasiera emateko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Zarautzen. Udako sasoia amaitzear dagoela egin den lehen ekitaldi honetan, Estebanek gogora ekarri nahi izan du aldi politiko berri honetan, Alderdi Egunaren 50. edizioa ospatzeaz gain, bi hauteskunde egingo direla: "Argi eta garbi: hurrengo hauteskunde zikloan gako nagusia ez da eserlekuen banaketa izango, jokoan dagoena baita hurrengo belaunaldientzat zer Euskadi nahi dugun. Eta hauteskundeak irabaziko ditugu, jakin dakigulako Euskadi norantz eraman nahi dugun. Askok ezin dute hori esan”. "Gure historiari dagokionez, beti egon gara prest lan egiteko eta euskal gizarteari gure ahalegina eskaintzeko. Oraingoan ere berdin gertatuko da. Euskal herritarren konfiantzari eusteko prest gaude", esan du Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak.
Estebanekin batera, Zarauzko Malekoian izan dira Euge Arrizabalaga GBBko presidentea eta Garbiñe Oiarbide Zarauzko alkategai jeltzalea, eta biek hartu dute hitza ekitaldian. Estebanek azpimarratu duenez, "ikasturte berri bat hastear dago, baina gelakideek ez gaituzte harrituko". PPri dagokionez, "gu zirikatzen jarraituko du, baina hobe lukete euren arazoez arduratuko balira, Isabel Diaz Ayusoren atikotik hasita. Garbitu dezatela atikoa besteei buruz hitz egin aurretik". EH Bilduri dagokionez, Estebanek esan du "geldialdian" jarraituko duela: "Deigarria da hainbat udaletan erantzukizunak eurenak izan arren, errua gurea dela beti, nahiz eta eskumenak euren kargu instituzionalenak izan".
Halaber, EBBren presidenteak gogora ekarri duenez "agintari politiko garrantzitsu" batek duela gutxi idatzi du 'gutxiengo batek irudikatutako herri batean' bizi garela. "Bada, asmakizuna izateko, mendeak daramatzagu Madril eta Parisi enbarazu egiten", erantzun du. Estebanek, gainera, Victor Hugo, Wilhelm von Humboldt edo Orson Welles pertsona ospetsuak aipatu ditu euskal nortasunari buruz egin zituzten aipamenak gogoratuz, eta Alfred von Wolzogenen bidaia liburua ere aipatu du. Ildo beretik gaineratu duenez, "EAJ euskal nazioa defendatzeko eta bere iraupena ziurtatzeko sortu zen. Eta hori izango da beti gure lehentasuna. Horregatik defendatzen dugu gure herritartasuna, eta horregatik eraikitzen dugu ongizatea. Nazio eta gizarte eraikuntzaren arteko dilema ez da existitzen. Nazioa eraikitzea da autogobernuari esker ongizatea eraikitzea". Estebanen esanetan “irizpide, lidergo eta lehentasun argiak dituen “ Herri bat, nazioarteko egoera nahasi batean ere “familien ekonomiaren, langileen eta etxebizitza eta zainketa eskuragarriak” ahalbidetuko dituen akordioen alde egiten duen Alderdiari esker.
Espainiako poliziak Ertzaintzari dagozkion ardurak "kentzen" saiatzen ari direla salatu ostean eta "Euskadin zereginik ez duten" polizia-kidego horiek Ceutara bidaltzera animatu ondoren, Estebanek esan du Espainiako Gobernuak hiri autonomoaren krisiarekin izan duen kudeaketa "negargarria" izan dela: "Inork datu fidagarriekin esan ahal du benetako egoera zein den? Europako muga errespetatzeko dago. Eta "argi eta garbi" esaten dugu, migrazioa kudeatu egin behar dela, eta ez inprobisatu. Ezin da inprobisatu ideologiaren edo gerora sortutako inguruabarrak gorabehera. Ez gaituzte ideologia onbideratzaile eta sinplistara eramango, ezta demagogia arrazista eta xenofobora ere".
Estebanek jarraitu duenez, "ez gara isilduko urtez urte Estatua gutxieneko harrera-sistema ordenatu bat izateko gai izan ez denean. Iristen denak eskubideak ditu, baina proiektu komun baten parte ere izan behar du. Eta gure herri-nortasuna integratzeko elementua da elkarbizitzaren mesederako. "Espainiako Gobernuak Marokorekin kudeatu behar du migratzaileen itzulketa. Eta Marokorekin kudeatu behar du adingabeen familiak identifikatzea eta etxera itzultzea. Asiloa emateko direnak bere gain hartuz. Ceutan gertatutakoa egintza burututzat jotzen bada, berriz ere gertatuko da ", esan du EBBren presidenteak.
Euge Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak EAJ-PNVren proiektua eskaini du etorkizuneko arazo eta erronkei aurre egiteko “formula egokiena” delako. Madrildik datorren “burrunba” dela eta, Euskadi euskal politikaren ardatza izatea aldarrikatu du Arrizabalagak. Horren ildotik, azpimarratu du Euskadi dela Eusko Alderdi Jeltzalearen “proiektu bakarra”. “Ez gaitu despistatzen Espainiaren zaratak, herri-kontzientzia eta premisa bat ditugulako: herri hau errespetaraztea”, gaineratu du.
Testuinguru horretan, burukide jeltzaleak martxan dagoen normalizazio operazioaz ohartarazi du, “eraso bortitz modura etortzen ez denez, handik eta hemendik, oharkabean egiten duten prozesua da, eta, horregatik, oso arriskutsua da”. Normalizazioaren, asimilazioaren eta uniformizazioaren aurkako “erremedio” gisa, “transmisioaren” alde egin du. “Transmititu umeei, gazteei eta jendeari euskararen garrantzia; transmititu herri honekiko begirunea eta maitasuna; eta transmititu abertzale izatea merezi duela, harrokeriarik gabe baina harrotasunez, zapaldu gabe baina zapaltzen utzi gabe", eskatu die EAJko alderdikideei eta jarraitzaileei.
Bere hitzaldian, “dilema faltsuak” ere aipatu ditu, hau da, EAJn pisu gehiago hartzen duela ikuspegi “identitarioak” enpleguak, osasunak edo etxebizitzak baino diotenek transmititzen saiatzen direnak. “Eusko Alderdi Jeltzaleak sekula ez du aukera egin nazio eraikuntzaren eta gure jendearen bizitza hobetzearen artean”, gogorarazi die, “Eusko Alderdi Jeltzalearentzat euskal nazioa eta euskal herritarren aurrerabidea izate bereko elementuak dira. Biak. EAJk herri-duintasuna eta, egunen batean lortuko dugun herri askatua, herritar aske eta duinez osatua”. Puntu horretan, ohartarazi duenez, “dilema faltsu hori planteatzen digutenekiko desberdintasuna da haien identitate-planoa Espainia dela, eta gurea, Euskadi”. “Haiek, Estatua aspalditik eratuta dutela eta, horrekin, haien ‘lehentasun nazionala’ legez egituratuta, eta guk, ez”, adierazi du. “Hori da aldea eta faltsukeriaren neurria”, gaineratu du. Azkenik, Euge Arrizablagak EAJren proiektuaren hiru zutabe “banaezinak” azpimarratu ditu: justizia soziala, ekonomiaren sendotasuna eta nazio eraikuntza..
Azkenik, hitza hartu du Zarauzko EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagai, Garbiñe Oiarbidek: “Hunkituta eta eskertuta nago alderdikideok nigan jarri duzuen konfiantzagatik. Erronka hau onartu du erabateko indar eta konpromisoarekin”. “Zarautzek erronka handiak ditu, Euskadik bezala. Erronka horiek dira etxebizitza, euskara, ekonomia, tokiko merkataritza eta ingurumena. Eta erronka horiei guztiei erantzuteko, ez dago formula magikorik. Baina, formula bat dago guk ondo baino hobeto ezagutzen duguna: entzutea, adostea eta lan egitea”, adierazi du Oiarbidek.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/07/31
DONOSTIA
2026/07/29
Urnieta
2026/07/03
Zarautz
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



