Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/11/24

EAJ-PNVk defendatuko ditu Euskadiko industriaren inbertsioa, lehiakortasuna eta etorkizuna

Goiak azpimarratu du gure enpresen arrakastak bermatzen digula ongizate mailari eta kalitatezko enpleguei eustea
EAJ-PNVk defendatuko ditu Euskadiko industriaren inbertsioa, lehiakortasuna eta etorkizuna

Eneko Goia Kongresurako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak Gipuzkoaren eta Euskadiren izaera industriala aldarrikatu nahi izan du, gaur goizean Elgoibarko enpresa batean egindako ekitaldi batean. "Industria Euskadiko BPGren % 23 da (Europako % 17ren eta Estatuko % 14ren aldean), eta kalitatezko enpleguak sortzeaz gain, gure Herriaren ongizate mail bermatzen du", defendatu du. Hori dela eta, ziurtatu du “EAJ-PNVk defendatuko dituela Euskadiko industriaren lehiakortasuna, inbertsioa eta etorkizuna, hemen eta Madrilen".

Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak eta Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaiek lagunduta, Mecanizados Mandrinados Mancisidor enpresaren instalazioak bisitatu ditu Goiak, sektoreko enpresek egunero betetzen egiten duten ekarpena azpimarratzeko. Eta Elgoibarren egin nahi izan du, ezkutuko enpresa txapeldun gehien biltzen dituen udalerrian, nazioarteko merkatuetan lidergoan dauden konpainia oso espezializatuekin, alegia. "Euskadik ezkutuko 53 txapeldun internazional ditu; 29 Gipuzkoan daude, eta horietatik 6, Elgoibarren. Ez da kasualitatea ", adierazi du.

Jakinarazi duenez, euskal enpresa-sarea eraldaketa teknologikoko prozesu batean murgilduta dago, eta horri gehitu behar zaizkio azkenaldiko tentsio geopolitikoak eta muga-zergak. "Enpresek ziurgabetasun egoera bati aurre egin behar diote, baina aldaketetara egokitzeko beharrezko gaitasuna eta indarra dute", adierazi du. Azaldu du bere alderdiak "orain, inoiz baino gehiago, enpresei lagunduko diela lehiakortasunean aurrera egiten jarrai dezaten, kalitatezko enpleguak eskain ditzaten eta dibertsifikatzeko aukerak sor ditzaten".

Zentzu horretan, Euskadiko enpleguaren egoerari balioa eman dio, (Euskadin % 6,6 eta Gipuzkoan, % 4,9ko langabezia-tasarekin), eta aurreratu du EAJ-PNVk lehiakortasuna, modernizazioa, berrikuntza, enplegu industriala eta deskarbonizaziorako trantsizio ekologikoa sustatzera bideratutako politika ekonomikoak bultzatzen jarraituko duela. "Energia kostuak murrizteko, digitalizazio eta automatizazio prozesuetan enpresei laguntzeko eta ekoizpen jarduera eta erabakiguneak babesteko lan egingo dugu", ziurtatu du Goiak. "Enpresetatik gertu gaude, haien beharrak ezagutzen ditugu eta haiek defendatzen jarraituko dugu, hemen eta behar den tokian, Euskadiren etorkizuna gure Herriaren etorkizun industrialarekin erabat lotuta baitago", amaitu du.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...