Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Azaroaren 20 honetan euskal botoaren balioa aldarrikatzen du EAJ-PNVk, faszismoari aurre egiteko eta "demokrazia, askatasun eta autogobernurako bost konpromisori" eutsiz
Maribel Vaquerok Aieteko Jauregitik hitzeman du bere lanarekin defendatuko dituela “memoria, demokrazia, euskal nortasuna eta Euskadiren etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea", "pertsonen duintasuna gure ekintza publikoaren erdigunean jartzeko eta konpromiso horiek Kongresuan eta Senatuan sustatzeko"
Azaroak 20 dituela, duela 51 urte Francisco Franco diktadorea hil zela, EAJ-PNVk argi eta garbi aldarrikatu du hautestontzietan adierazitako borondate askearen balioa eta, ildo beretik, euskal botoa faszismoari eta autoritarismoari aurre egiteko tresna den aldetik. Helburu horrekin, Donostiako Aiete Jauregitik eman ditu ezagutzera talde jeltzaleko hautagaiek demokraziaren, askatasunaren eta autogobernuaren defentsan hitzeman dituzten bost konpromiso.
Hautagaitzako kideak eta Aitor Esteban EBBren presidentea eta EAJ-PNVko beste agintari eta erakundeetako ordezkariak ondoan izan dituela, Vaquerok gogora ekarri du duela laurogeita hamar urte, 1936ko urriaren 7an, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zela José Antonio Agirre Lehendakaria burutzapean. Ondoren hasiko zen gerran, sentsibilitate politiko ezberdinetako ordezkariek erakunde demokratikoak defendatzeko erantzukizunari heldu zioten eta, bide beretik, askatasuna eta euskal autogobernua defendatu zituzten kolpe militarrari aurre eginez. Gaur egun haien legatuak “bizirik” jarraitzen du.
“Gaur, 2026ko azaroaren 20an, Aieteko Jauregian batzartu gara, lehenago diktaduraren sinbolo izan ondoren gaur bake ,elkarbizitza eta giza eskubideen eta demokraziaren defentsaren espazio bihurtu dugun honetan”. Hala gogoratu duenez “botoa da demokraziaren konkistarik handienetakoa ” eta “faszismoaren eta autoritarismoaren aurrean, hautestontziek euskal herriari ematen diote beren borondatea askatasunez adierazteko eta ordezkatuko duena zein izango den erabakitzeko aukera”.
Ahots hori Gorte Orokorretan ere “errespetatu” behar da, eta uste sendo horrekin zerrendatu ditu talde jeltzaleak A29ra begira hitzeman dituen konpromisoak.
Lehenik eta behin, memoria defendatzea “egia, justizia eta erreparazioa askatasunen alde borrokatu zirenentzat eta errepresio frankista eta indarkeriaren eta terrorismoaren indarkeria sufritu zutenentzat”. Bigarrenik, demokrazia, EAJ-PNVren aldetik “autoritarismoari kontzesiorik egingo ez zaiola” argi utziz. Hirugarrenik “pertsonen duintasuna” jeltzaleen jardunaren erdigunean, “giza eskubideen eta denontzako defentsa irmoa eginez. Laugarren tokian hitzeman du Euskadiko autogobernuaren defentsa, eta horri lotuta dago “euskal nortasunaren zaintza, euskararena, gure kulturarena, gure erakundeetan eta Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidearena”. Amaitzeko ziurtatu du konpromiso hauek ez direla adierazpen publiko batean geratuko , ekintza bihurtuko dituztelako hitzez eta egitez Kongresuan eta Senatuan ekimenak sustatuz.
Nabarmenak...
Berria
2026/11/19
Gipuzkoa
2026/11/16
ERRENTERIA
2026/11/13
GBB
2026/11/07
Zumaia
2026/11/03
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



