Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Zure helburua Euskadi bada, zure botoa EAJ-PNV da”, nabarmendu du Eneko Goiak
“EAJk bete egiten du agintzen duena eta Zarauzko etxebizitza da horren adibidea", gogoratu du Xabier Txurrukak
Argazkiak...
“Hauteskunde kanpaina zaratatsu honen azken orduetan”, Eneko Goia Kongresurako hautagai jeltzaleak EAJ-PNVn konfiantza izateko eskatu die euskal herritarrei, “gure helburua Euskadi delako”. Era berean, faxismoari aurre egiteko modurik onena Eusko Alderdi Jeltzaleari botoa ematea dela azaldu du.
“Batzuek zein besteek euren interesen arabera polarizazioa modu arduragabean areagotu nahi izan dutela" salatu eta esan du “Euskadin batzuek faxismoaren eta ultra eskuinaren aurkako borroka gisa planteatu nahi dituztela hauteskunde hauek”. Ohartarazi duenez, “faxismoa eta eskuin muturra ez dira gelditzen hitz ozenekin, jardunekin eta pankartekin, faxismoa gelditzeko gure jendearen beharrei erantzuten dien politika egin behar dugu: lana, segurtasuna, ospitaleak, hezkuntza eta arazoak daudenean, benetako arazoak, konpontzen laguntzeko zerbitzuak eskaintzen direnean gelditzen da faxismoa”.
“EAJko emakume eta gizonek zarata handirik gabe, egunero egiten diogu aurre faxismoari, gure herritarrek bizimodu hobea izateko, bizitzeko gutxieneko baldintzak sortuz eta bermatuaz, giza duintasunean sinisten dugulako”, azaldu du. "Soilik horrela eta hamarkadetan egindako lan horri esker ulertu daiteke gurea, euskal gizartea, eskuin mutur espainolari muturra atzeratzen dion gizartea izatea; eta hori gertatzen da Eusko Alderdi Jeltzaleak gidatuta eraiki delako gure herria", gaineratu du.
Eneko Goiaren ziurtatu du “hori dela gure konpromisoa: gure herria, Euskadi eraikitzen jarraitzea”. “Horretarako behar dugu herritarren konfiantza, gure helburua Euskadi delako; igandean, Euskadi bada zure helburua, zure botoa EAJ-PNV da”, amaitu du.
Eneko Goiak Zarautzen egin ditu adierazpenok, Xabier Txurruka alkate eta EAJren Kongresurako hautagaiarekin. Txurruka alkateak etxebizitza izan du hizpide, "EAJrentzat lehentasuna duen gaia". Hori dela eta, arratsaldeko osoko bilkuran "Zarautz tentsio handiko eremu izendatzeko esakera onartuko dugu", adierazi du.
Xabier Txurrukak azpimarratu duenez, “EAJk bete egiten du agintzen duena eta horren adibidea da Zarauzko etxebizitza”. “Hamar urte bete dira EAJ-PNVk Zarautzen lehenbiziko etxebizitza-plana bultzatu zuela, eta guk esan eta egin”, adierazi du. “Hamar urte honetan babestutako etxebizitzak bultzatu ditugu 14 esku-hartzetan, eta horiei esker, babes publikoren bat duten 990 etxebizitza eraikitzeko lurzoruak sustatu ahal izan ditugu. Horietatik 770 dagoeneko eraiki dira, maila batetik besterako eskariari erantzuteko era guztiekin: jabetzako eta alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak, bizitokiak alokairu sozialean diru-hornidurarekin, eta salmenta libreko etxebizitzak erdi-prezioan tasatuak", zehaztu du. “EAJ-PNVk lanean jarraituko du Amillubiko, Iritako eta Lanpardoko etxebizitzak eginda ikusteko, zarauztarrek etxebizitza babestu gehiago behar dutelako”, gaineratu du.
“Gurea ez da hitz hutsa ez hutsala, gurea konpromisoak eta ekintzak dira, gurea Euskadi da”, amaitu du.
Nabarmenak...
Berria
2026/11/20
Berria
2026/11/19
Gipuzkoa
2026/11/16
ERRENTERIA
2026/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



