Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pasaiako EAJ-PNVk positibotzat jo ditu Lurraldebusen iragarritako hobekuntzak, baina uste du ez direla nahikoak
Aurreko zerbitzura itzultzeko azterlan bat egin dezala eskatu dio Mugikortasun Departamentuari. “Autobus zerbitzu ona beharrezkoa da Pasaiako funtsezko loturak zaintzeko, beraz ezinbestekoa da zerbitzuan antzemandako akatsak zuzentzea”, azpimarratu du Loreto Osa bozeramaileak.
EAJ-PNV Pasaiak positibotzat jo ditu Oarsoaldeko Lurraldebus zerbitzuan Mugikortasuneko foru diputatuak iragarritako hobekuntzak, “urrats bat direlako erabiltzaileen eskaerei erantzuteko”, baina ohartarazi du “iragarritako hobekuntzak ez direla nahikoak. Hori dela eta, Loreto Osa bozeramaile jeltzaleak lizitazio berria indarrean sartu aurreko zerbitzuak itzultzea ezinbestekoa dela ondorioztatu du. Azpimarra OR005 eta OR009 lineetan jarri du bereziki.
Osak gogorarazi duenez, EAJ-PNVk hasieratik jarrera argia izan du gai honetan: kontzesio berriaren aurrerapenak aitortzea, baina, aldi berean, Pasaiarako funtsezko konexio eta frekuentziei kalte egiten dieten aldaketak zuzentzeko eskatzea.
“Gure konpromisoa pasaitarren mugikortasun-beharrak defendatzea izan da beti. Horregatik, zerbitzua hobetzea eskatzen zuen mozioa babesten dugu udalbatzan, eta horregatik, gaur positibotzat jotzen dugu Aldundiak neurri berriak iragartzea, baina ez zaizkigu nahikoak iruditzen”, adierazi du.
EAJ-PNVk nabarmendu du elkarrizketa eta erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsuak direla zerbitzu publikoak hobetzeko. “Iragarpen honek erakusten du, borondate politikoa, elkarrizketarako gaitasuna eta konponbideak bilatzeko jarrera dagoenean, arazoak gaindi daitezkeela eta benetan irabazten duena herritarrak direla”, azpimarratu du.
“Garrantzitsuena ez da nork bere gain hartzen dituen hobekuntzak, baizik eta herritarrengana iristea. Pasaia da gure lehentasuna, eta lanean jarraituko dugu gure lau barrutien benetako beharrei erantzungo dien garraio publikoa bermatzeko”, esan du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
DONOSTIA
2026/10/14
EBB
2026/08/28
Urnieta
2026/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



