Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Astigarragako EAJ-PNVk azaroaren 5ean inauguratuko du Batzoki berria Kale Nagusian
Inaugurazioa ostegunean izango da, 18:30ean, Kale Nagusiko 20. zenbakian eta Alderdi jeltzaleak herritar guztiak gonbidatu ditu espazio berria ezagutzera, astigartarrekin duen hurbiltasuna eta elkarrizketa indartzeko helburuarekin.
Astigarragako EAJ-PNVk datorren ostegunean, azaroaren 5ean, inauguratuko du Batzoki berria, Kale Nagusiko 20. zenbakian. Ekitaldia 18:30ean izango da, eta herritar guztientzat irekita egongo da.
Egoitza berriari esker, alderdi jeltzaleak herrian duen presentzia indartzeko eta astigartarrekin harreman zuzena eta etengabea izateko topagune bat izango du.
Batzoki berria hurbiltasunerako, elkarrizketarako eta parte-hartzerako gune izateko asmoz sortu da, herritarren kezkak partekatzeko, proposamenak entzuteko eta Astigarragaren egungo zein etorkizuneko erronkei heltzeko. EAJ-PNVk herritarrekiko harremana sendotzeko eta herriarekin duen konpromisoa lantzeko espazioa izatea nahi du.
Inaugurazioa dela eta, Astigarragako EAJ-PNVk herritarrak, alderdikideak eta zaleak gonbidatu ditu egoitza berrira hurbiltzera eta elkarrekin topaketa eta ospakizun une hau partekatzera.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/11/13
GBB
2026/11/07
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
DONOSTIA
2026/10/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



