Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Usurbilgo EH Bilduren aurreikuspen falta salatu du Santueneako lizitazioa hutsik geratu ondoren
Jeltzaleek gogorarazi dute kontzesioaren bideragarritasunari buruzko zalantzak agertu zituztela, eta udal-gobernuari eskatu diote denbora gehiago galdu gabe bermeak izango dituen lizitazio berri bat lehenbailehen presta dezala.
Usurbilgo EAJ-PNVren iritziz, Santueneako Bilgunearen kudeaketarako lizitazioaren porrotak agerian utzi du EH Bilduren udal-gobernuaren aurreikuspen falta. 1,33 milioi euroko balioa zuen prozedura uztailaren 22an amaitu zen, eskaintza bakar bat ere jaso gabe.
Jeltzaleek gogorarazi dute ekainean bertan azterketa ekonomiko-finantzarioaren inguruko zalantzak mahai gainean jarri zituztela, eta kontzesioa lizitaziora atera aurretik baldintza-agiriak berrikustea proposatu zutela. Udal-gobernuak, ordea, ez zuen itxaron nahi izan, eta zerbitzua martxan jartzeko premia zegoela defendatu zuen. Lizitazioa hutsik geratu zen eta hiru hilabete beranduago haserako puntu berdinean gaude.
“Hilabete bat ere ezin zela itxaron esan ziguten. Orain, bi hilabete igaro dira lizitazioa hutsik geratu zenetik, eta oraindik ez dakigu akatsa non egon den. Lizitazioa egiteko premia bazegoen, konponbideak bilatzeko ere premia bera egon beharko luke”, adierazi du EAJ-PNVren bozeramaile Xabier Otxoak.
EAJ-PNVk EH Bilduri eskatu dio ahalik eta azkarren harremanetan jar dadila zerbitzua kudeatzeko interesa izan dezaketen operadoreekin, arazo ekonomikoak, teknikoak edo kontratuari lotutakoak identifika ditzala, eta bermeak eskainiko dituen lizitazio berri bat presta dezala.
“Santueneak zerbitzu hau behar du. Premia bai, baina zorroztasuna ere bai. Izan ere, lizitazio bat berriro egin behar izatea ez da denbora irabaztea: denbora galtzea baizik”, ondorioztatu du Otxoak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/09/24
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
Andoain
2026/09/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




