Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zabor bilketaren kontratua iraungita, zerbitzua okerrera eta azalpenik ez: EAJ-PNVk gardentasuna eskatu dio Mankomunitateari
Jeltzaleek bi aldiz eskatu dute bilketa zerbitzuaren kontratuari buruzko txostena, baina oraindik ez dute erantzun argirik jaso
Urola Kostako EAJ-PNVk berriro salatu du zabor bilketa zerbitzuaren egoera jasanezina. Jeltzaleek gogorarazi dute duela gutxi ohartarazi zutela kontratua iraungita dagoela, lizitazio berria martxan jarri gabe dagoela eta zerbitzuaren gainbehera kalean bertan ikusten dela; horrez gain, bi aldiz eskatu diote Urola Kostako Mankomunitateari bilketa zerbitzuaren kontratuari buruzko txostena, baina oraindik ez dute erantzun argirik jaso.
“Zergatik ez diete herritarrei erakutsi nahi? Zer daukate ezkutatzeko?”, galdetu du EAJ-PNVk.
Jeltzaleen ustez, herritarrek jakiteko eskubidea dute. Zabor bilketa oinarrizko zerbitzu publikoa da, eta ezin da halako egoera batean azalpenik eman gabe jarraitu.
EAJ-PNVk salatu du uda honetan edukiontzien inguruko egoera lotsagarria izan dela: kiratsa, zikinkeria, edukiontziak gainezka, bilketarako kamioiek galtzen dituzten lixibiatuak eta, zenbait puntutan, saguak agertzea.
“Urola Kostako herritarrok zer egin dugu egoera hau merezi izateko? Ez dugu jasotzen kobratzen diguten zerbitzua”, adierazi dute.
EAJ-PNVren arabera, arazoaren larritasuna are handiagoa da eskatu den informazioa oraindik ez delako eman. Kontratuari buruzko txostenak argitu beharko luke zein egoeratan dagoen zerbitzua, zer kontrol egin den, zer neurri hartu diren eta zer aurreikuspen dagoen lizitazio berrirako.
Horregatik, EAJ-PNVk Mankomunitateari eskatu dio berehala eman ditzala azalpenak, aurkez dezala kontratuari buruzko txostena, jar dezala martxan lizitazio berria eta har ditzala premiazko neurriak zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
“Gardentasuna, erantzukizuna eta berehalako neurriak eskatzen ditugu. Urola Kostako herritarrek zabor bilketa zerbitzu duina, garbia eta ondo kontrolatua merezi dute”, azpimarratu du EAJ-PNVk.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/09/24
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
Andoain
2026/09/11
EBB
2026/08/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




