Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zarauzko EAJ-PNVk Emakume Abertzale Batzako erreferente izan zen Miren Etxabe “Lau Uso” omentzeko hitzaldia antolatu du
Ekitaldia irailaren 29an, asteartea, izango da, 18:30ean, Zarauzko Batzokian, eta Begoña Bilbao, Karmele Pérez Urrea eta Gurutze Ezkurdia izango dira hizlari
EAJ-PNV Zarautzek herritarrak gonbidatzen ditu datorren irailaren 29an, asteartea, Miren Etxabe “Lau Uso” omentzeko antolatu duen hitzaldian parte hartzera. Emakume Abertzabale Batzarekin lotutako figura izan zen Etxabe, eta emakume abertzaleen mugimenduaren ibilbide historikoan egindako ekarpenagatik nabarmendu zen.
Ekitaldia 18:30ean egingo da Zarauzko Batzokian, eta Miren Etxabe “Lau Uso”ren bizitza, konpromisoa eta ekarpena ezagutzeko aukera eskainiko du, baita haren antzeko emakumeek Euskadiren eraikuntza sozial, kultural eta politikoan izan zuten zeregina ezagutzeko ere.
Jardunaldiak Begoña Bilbao, Karmele Pérez Urrea eta Gurutze Ezkurdia izango ditu parte-hartzaile. Hizlariek Miren Etxabe “Lau Uso”ren irudiari eta bere jarduera garatu zuen testuinguru historikoari lotutako hainbat alderdi aztertuko dituzte.
EAJ-PNV Zarauztik azpimarratu dute garrantzitsua dela hainbat esparrutatik euskal gizartearen garapenean lagundu duten pertsonen memoria berreskuratzeko eta zabaltzeko guneak sustatzea. “Miren Etxabe bezalako emakumeen ibilbidea ezagutzeak gure historian emakume askok izan duten zeregina aitortzen eta haien konpromisoa eta ondarea balioesten laguntzen digu”, adierazi dute alderdi jeltzaleko ordezkariek.
Topaketa hausnarketarako eta ezagutzarako gune ireki gisa planteatu da. Bertaratzen direnek pertsonaia historiko honetara hurbiltzeko aukera izango dute, baita Emakume Abertzale Batza emakumeen parte-hartze eta antolakuntza mugimendu gisa izan zuen garrantzia ezagutzeko ere.
EAJ-PNV Zarauztik herritar guztiak animatu dituzte omenaldi-hitzaldi honetan parte hartzera eta euskal gizartean arrasto garrantzitsua utzi duten pertsonen memoria, historia eta aitortza partekatzeko.
Hitzaldia irailaren 29an, asteartea, izango da, 18:30ean, Zarauzko Batzokian (Balea kalea). Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.
Nabarmenak...
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
Andoain
2026/09/11
EBB
2026/08/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




