Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oier Kortak EAJ-PNVren udal programa aurkeztu du
Programa osoa www.emanziaboga.eus web berrian ikus daiteke
Oier Kortak, Zumaiako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, bere hautagaitzako lehen bost postuetan doazen Mari Kruz Alvarez, Gotzon Enbil, Jon Iraola eta Kristina Vicente lagun zituela, udal hauteskundeetarako gobernu-programa aurkeztu du, Algorrin egindako ekitaldian. Adierazi du alkatetzarako hautagai hautatu izan zenetik egin dituen bilera eta harremanetan zumaiarrek adierazi dizkioten ekarpen eta lehentasunak jasotzen direla 13 ataletan batutako programan.
Halaber, egindako aurkezpen ekitaldian, hautagaitza jeltzaleak martxan jarri duen www.emanziaboga.eus web berria erakutsi eta gonbitea luzatu die zumaiar guztiei Zumaiarako landu eta prestatu dituzten proposamenak begiratzera eta dituzten iradokizun eta ekarpenak egitera.
Programak , hirigintza arloa, udal zerbitzuak, ekonomiaren garapena, turismoa, gaztedia, euskara, kultura eta hezkuntza, gizarte zerbitzuak, kirolak, ogasuna, ingurumena, memoria eta herritarren partaidetza jorratzen ditu. Programa osoa, goian aipatutako webean ikus daiteke.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


