Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk gaitzetsi du alderdikide batek Santa Krutz jaietan jasandako eraso politikoa
Jeltzaleek alkatearen “koldarkeria” salatu dute ez duelako premiazko bozeramaileen batzordea deitu gertatutakoa salatzeko
Andoaingo EAJ-PNV gertakari triste bat gaitzesteko beharrean da. Izan ere, alderdikide batek eraso politikoa jasan zuen pasa den asteburuan. Santa Krutz jaietan gertatu zen; gazte talde batek EAJ-PNVko kidea iraindu, mehatxatu eta jo zuen. Biktima lurrean erorita gelditu zen jipoiaren ondorioz. Hori dela eta, ospitalean artatu behar izan zuten, eta erasotua izan den gizonak salaketa jarri du komisarian.
Gertakariaren larritasuna ikusita, EAJ-PNVren Udal Taldeak Ana Carrere alkateari eskatu zion dei zezala Bozeramaileen Premiazko Batzordea. Talde guztien artean gertatutakoa kondenatzeko adierazpen instituzionala adostea zen helburua, baina alkateak, ezetz. Gainerako Udal Taldeek, PSE-EEk eta PPk baiezkoa eman eta gertakariak kondenatzeko borondatea agertu arren, Bilduko alkateak ezezko borobila eman zuen. Bere ustetan, ez omen daude nahikoa arrazoi Bozeramaileen Batzordea deitzeko.
EAJ-PNVk alkatearen “koldarkeria” salatu du. Izan ere, Bozeramaileen Batzordearen helburu bakarra zen gertatutakoa salatu eta biktimari babesa ematea, tankera honetako erasoak berriro gerta ez daitezen. Alderdi guztien artean adierazpen bateratua egitea ezinezkoa dela ikusita, EAJ-PNV harremanetan jarri da PSE-EE eta PPrekin gertakaria salatuko duen testua hiruen artean adosteko.
Pertsona guztien giza eskubideekiko daukan errespetua berretsi du EAJ-PNVk, pertsonen ideologia eta militantzia ezin baita erasoen oinarri izan behin ere. Benetako bizikidetza herritar guztien errespetutik eraiki behar da, bai eta Andoainen gertatu den tankerako eraso tamalgarriaren deslegitimaziotik ere.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


