Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako Udaltzainburuak egindako txostenak konfirmatu egiten du udaltzainek Intxaurrondon tiro-praktikak egin izana
EH Bilduko Udal Gobernuak eta alkateak erantzukizunak saihestu dituzte, azalpen sakonik eman gabe
Tolosako Udaltzainburuak atzo Tolosako Udaleko Antolakuntza Batzordean emandako azalpenen ostean, Tolosako EAJ-PNVk honako adierazpen hauek egin nahi ditu:
1.- Tolosako Udaltzainburuak, atzo, bilkura itxi batean aurkeztutako txostenak berretsi egiten ditu EH Bilduko Tolosako Udal Gobernua interpelatu izanaren zergatiak eta arrazoiak:
• Tolosako 18 udaltzain, joan den irailaren 23an, prestakuntza-saio batean izan ziren Intxaurrondoko kuartelean.
• Tolosako 8 udaltzaini tiro-praktikak egiteko aukera eskaini zitzaien urte amaierara arte, Intxaurrondoko kuarteleko tiro-galerian, Guardia Zibilaren instruktoreekin (2 agente saio bakoitzeko, eskainitako 4 saioetako bakoitzean).
• Komunikabideetan polemika piztu zenean, 2 agentek eginak zituzten tiro-praktikak Intxaurrondon.
2.- Tiro-praktikak Tolosako udaltzain gisa eta Tolosako arauzko armekin egin dira, Tolosako udaltzain gisa uniformatuta, eta Intxaurrondora joan dira Tolosako udaltzaingoaren ibilgailuarekin, jakin ahal izan dugunez.
3.- Tolosako alkateak azaroaren 3an egindako lehen adierazpenetan ez zien herritarrei esan Tolosako udaltzainek Intxaurrondon tiro-praktikak egin zituztenik, gertaeraren larritasun politikoaz jabetuta.
4.- Kezkagarria da oso, Tolosako 18 udaltzainek aldi berean prestakuntza-ikastaro bat jasotzen egotea Intxaurrondoko kuartelean, eta EH Bilduko alkateak eta udal-gobernuak haren inguruko berririk ez zutela esatea.
5.- Tolosako udaltzainek, gertakari hauek izan arte, inoiz ez dute prestakuntzarik jaso Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelean.
6.- Frogatuta geratu da, ez dela egon EH Bilduko Udal Gobernuaren zein alkatearen partetik, Udaltzaingoaren arduradun nagusi gisa, beharrezko zen kontrola eta ikuskapena; gerora adierazi duten bezala, formazio hau gertatu izanaren oso aurka azaldu baitira.
7.- EH Bilduko Udal Gobernuak eta alkateak erantzukizunak saihestu dituzte, azalpen sakonik eman gabe.
8.- Jasotako kritiken ondorioz, Tolosako Udal Gobernuak aitortu egin du izan duen akats politiko larria eta hemendik aurrera gure Udaltzaingoari eskainitako prestakuntzaren gainbegiratze- eta jarraipen-prozedurak aldatzeko beharra.
9.- EAJ-PNVk Gernikako Estatutua defendatzen du, Ertzaintza herri honetako polizia integral gisa eta Arkauteko Akademia gure polizia guztientzako prestakuntza-zentro gisa, baita gure udaltzaingoentzako ere.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/11/16
ERRENTERIA
2026/11/13
GBB
2026/11/07
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



