Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Beste batzuk pankartan geratzen diren bitartean, EAJ-PNVk akordioak lortzen ditu gure industria defendatzeko eta haren etorkizuna bermatzeko
Eneko Goiak konexio elektrikoaren arloan lortutako aurrerapausoak nabarmendu ditu, eta Euskadiko industriaren errealitatera egokitutako energia-baldintzak aldarrikatu ditu.
EAJ-PNVk Kongresurako aurkeztu duen Eneko Goia hautagaiak alderdi jeltzaleak euskal industriaren defendatzaile nagusi gisa betetzen duen zeregina aldarrikatu du gaur Legazpin, eta haren lehiakortasuna eta etorkizuna bermatzeko hamarkadetan egindako lana nabarmendu du. Maribel Vaquero, Eric Gálvez herriko alkatea eta Jon Luqui Urretxuko alkatea alboan zituela, honako hau defendatu du: “Beste batzuk pankartetan eta hitz hutsetan geratu diren bitartean, EAJ-PNV beti aritu da gure industria defendatzen, negoziatzen eta emaitzak lortzen”.
“Aberastasuna banatzeko, lehenik sortu egin behar da. Eta industriarik gabe ez dago kalitatezko enplegurik, ez oparotasunik, ezta banatzeko ongizaterik ere”, adierazi du Goiak. Ildo horretan, gogorarazi du Euskadi herrialde industriala dela, eta indargune horri eusteko ezinbestekoa dela enpresei inbertitzeko, berritzeko eta nazioarteko merkatuetan lehiatzeko aukera emango dieten politikak bultzatzea. “Herrialde industriala, lehiakorra eta aurrerakoia izaten jarraitu nahi dugu. Eta hori ez da pankartekin lortzen, lanarekin, akordioekin eta inbertsioekin baizik”.
Gure industriaren lehiakortasuna Madrilen ere defendatzen da
Goiak energia jo du euskal industriaren erronka nagusietako bat, eta EAJ-PNVk sare elektrikorako sarbideari eta konexioari dagokienez baldintza hobeak lortzeko izan duen funtsezko zeregina aldarrikatu du.
“EAJ-PNV izan da gure enpresen konexio elektrikorako baldintzak hobetzeko negoziatu eta aurrerapausoak lortu dituena. Izan ere, badakigu energia nahikoa izateak, prezio lehiakorretan eta industriaren beharrei erantzuteko prestatutako sare batekin, erabakigarria izan daitekeela enpresa batek Euskadin inbertitzeko edo beste norabait jotzeko”, azpimarratu du.
Hautagai jeltzaleak defendatu du Euskadik bere industria-errealitatera egokitutako energia-politika behar duela. “Ezin dugu esku bat bizkarrean lotuta dugula lehiatu. Estatuari sare elektrikoetan inbertsioak egitea, konexioak arintzea eta energia-kostu lehiakorrak bermatzea eskatzen diogu. Gure industria deskarbonizatu nahi dugu, ez Euskadi desindustrializatu”.
Ildo horretan, gogorarazi du EAJ-PNVk Madrilen hainbat neurri defendatzen jarraituko duela, hala nola Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia behin betiko % 0,5era murriztea, CO₂aren zeharkako kostuengatiko konpentsazioak handitzea eta industria-kogenerazioari laguntzea.
Legazpi, industriarekin hartutako konpromisoaren erakusgarri
Goiak EAJ-PNVren ereduaren adibidetzat jarri du Legazpiko Sidenorren lursail zaharrak berreskuratzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren arteko lankidetzari esker, 90.000 metro koadrotik gorako industria-eremua berreskuratzen ari dira, 19 milioi eurotik gorako inbertsioa mobilizatuta, enpresa berriak erakartzeko eta enplegua sortzeko.
Sidenor 2009an ixtea kolpe gogorra izan zen Legazpiko eta eskualdeko familia askorentzat. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren arteko elkarlanari esker, lursail horiek berreskuratzen ari dira, berriro ere enpresa-jarduera hartzeko. “Hemen ondo baino hobeto dakigu zer den industria bat galtzea. Badakigu horrek zer ondorio dituen familientzat eta herri baten etorkizunarentzat. Horregatik, industria defendatzeaz ari garenean, horrelako eremuak berriro jardueraz eta langilez betetzeko lan egiteaz ari gara”, adierazi du Goiak.
“Hemen argi ikusten da industriaz hitz egitearen eta industriaren alde lan egitearen arteko aldea. Garai batean enpresa bat itxi eta lanpostuak galdu ziren tokian, gaur egun enpresak berriro ezartzeko eta aukera berriak sortzeko baldintzak prestatzen ari gara”, nabarmendu du.
Amaitzeko, Goiak Madrilen ahots propio eta sendoa izatearen beharra aldarrikatu du: “Euskal industriak defendatuko duen norbait behar du, negoziatuko duena eta emaitzak lortuko dituena. Eta horixe da EAJ-PNVk hamarkadetan egin duena. Gure industriaren interesak Madrilen defendatuko direla bermatzen dugu, gobernuan edozein egonda ere. Izan ere, industria defendatzea Euskadi defendatzea da”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/11/16
ERRENTERIA
2026/11/13
GBB
2026/11/07
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



