Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak EAJ-PNVren ekarpena aldarrikatu du pentsioen % 0,25eko igoerak atzean utzi eta KPIari lotzeko bidean
“Bizitza osoan egindako lanak eta ahaleginak erretiro duin eta lasaia izateko aukera bermatu behar dute, pentsioak eskubide bat direlako”, defendatu du EAJ-PNVren Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak Azkoitian, Urola Erdiko herritarrekin eta Ana Azkoitia alkatearekin egindako ekitaldian.
Eneko Goiak, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatuen Kongresurako hautagaiak, pentsio duinak bermatzeko eta erretirodunen erosteko ahalmena babesteko beharra aldarrikatu du Azkoitian, Urola Erdiko herritarrekin egindako ekitaldian. Hautagai jeltzaleak pentsioak urtero Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratzea jarri du bere alderdiaren lehentasunen artean.
Goiak gogorarazi du EAJ-PNVk 2018an % 0,25eko igoerekin amaitzeko eta pentsioen eguneratzean prezioen bilakaera berriro erreferentzia gisa hartzeko bultzada eman zuela.
“Pentsioek erosteko ahalmena ez galtzea lehentasunezko helburua da”, azpimarratu du. Ildo horretan, alderdi jeltzaleak gutxieneko pentsioak eta kotizazio gabeko pentsioak pixkanaka hobetzea proposatzen du, arreta berezia jarriz diru-sarrera txikienak dituzten eta egoera zaurgarrian dauden pertsonengan.
Bizitza osoan kotizatu dutenek jasaten dituzten bidegabekeriak zuzentzea
EAJ-PNVren proposamenen artean dago 40 urtetik gora kotizatu duten langileei erretiro aurreratua hartzeagatik ezartzen zaizkien murrizketak kentzea.
Era berean, alderdiak pentsioetan dagoen genero-arrakala murriztea defendatzen du. Horretarako, seme-alabak eta mendekotasuna duten senideak zaintzeagatik izandako lan-etenaldiak, lanaldi-murrizketak eta kotizatu gabeko aldiak konpentsatzeko neurriak proposatzen ditu.
Pentsio-sistema publiko nahikoa eta jasangarria
Hautagai jeltzaleak pentsio-sistema publiko nahikoa eta jasangarria defendatu du, belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituta.
Horrez gain, EAJ-PNVk enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemak zabaltzearen alde egiten du, betiere pentsio publikoen osagarri gisa, eta inoiz ez horien ordezko moduan.
Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia Euskadira osatzea
Azkenik, Goiak Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa Euskadira eskualdatzeko prozesua amaitzea eskatu du, Gernikako Estatutuak jasotzen duenarekin bat etorriz.
Hautagaiak aldarrikapen hori euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta Euskadik bere autogobernu-esparruan aitortuta dituen eskumenak kudeatzeko gaitasuna indartzeko helburuarekin lotu du.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/11/16
ERRENTERIA
2026/11/13
GBB
2026/11/07
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



