Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk azalpenak eskatu dizkio EH Bilduren Gobernuari Intxaurrondoko Guardia Zibilaren instalazioetan udaltzainak prestatzeagatik
Eusko Alderdi Jeltzaleak erabakia errefusatu du eta gogorarazi du Ertzaintzak, Euskadiko polizia integrala den aldetik, zerbitzuaren eskumen guztiak biltzen dituela
Pasaiako udaltzainek ere Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelean prestakuntza jaso dutela jakin ondoren, Pasaiako EAJ-PNVk uste du EH Bilduren Udal Gobernuak beharrezko azalpenak eman behar dituela eta argitu behar duela zer irizpide jarraitu diren Guardia Zibilaren instalazioak aukeratzeko orduan, Euskal Poliziaren instalazioen ordez.
Loreto Osa bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez, “Euskadik polizia-eredu propioa du, hainbat hamarkadatan eraikia eta Ertzaintzaren, udaltzaingoen eta Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren inguruan artikulatua". "Horregatik, erabaki horrek Ertzaintza Euskadiko polizia integral gisa baztertzea eta eskumena Guardia Zibilari ematea dakar”, gaineratu du.
Horregatik guztiagatik, PNVk EH Bilduren Udal Gobernuari eskatuko dio Pasaiako Udaltzaingoaren prestakuntza irizpideei buruzko informazioa eman dezala eta Guardia Zibilaren instalazioetara zergatik jo den azal dezala. Izan ere, komunikabideetan argitaratutako informazioen berri izan aurretik, EAJ-PNVko udal-taldeak alkateari galdera bat egin zion udaltzainek prestakuntza non jasotzen zuten jakiteko.
Testuinguru horretan, Loreto Osak azpimarratu du “eztabaida horrek koherentzia politiko eta instituzionaleko gai bat ere planteatzen duela: udal gobernuek beren gain hartu behar dute gainbegiratze-ardura, eta udaltzainei eragiten dieten erabakien gardentasuna bermatu behar dute”.
“Kontua ez da agenteen profesionaltasuna zalantzan jartzea, baizik eta gure polizia-eredua, gure erakundeak eta udal-kudeaketa koherente eta gardena defendatzea. Autogobernua ez da hitzekin bakarrik defendatzen, baita egunero hartzen diren erabakiekin ere”, esan du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
Zumaia
2026/11/03
GBB
2026/11/02
Berria
2026/10/31
DONOSTIA
2026/10/14
IRUN
2026/10/03
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



