Alderdi Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/09/18

Zestoako EAJ-PNVk Ertzaintzaren aurkako pintadak gaitzetsi ditu eta eremu publikoan errespetua eskatu du

Jeltzaleek adierazpen askatasuna defendatzen dute, baina gorrotoa, liskarra edo herritarren segurtasunaren alde lan egiten dutenekiko errespetu falta sustatzen duen edozein mezuren aurka daude.
Zestoako EAJ-PNVk Ertzaintzaren aurkako pintadak gaitzetsi ditu eta eremu publikoan errespetua eskatu du

Zestoako EAJ-PNV udal taldeak irmoki gaitzetsi nahi ditu udalerriko hainbat espazio publikotan Ertzaintzaren aurkako mezuekin agertu diren pintadak.

Zestoako EAJ-PNVtik gogorarazi dute espazio publikoa guztiona dela, eta ezin dela erabili herritarren zerbitzura lan egiten duten pertsonak edo kolektiboak seinalatzeko, iraintzeko edo haien aurkako erasoak egiteko.

Talde jeltzaleak adierazpen askatasunerako eskubidea defendatzen du, betiere errespetuaren eta bizikidetzaren esparruan. Ildo horretan, uste du baztertu egin behar direla Ertzaintzako agenteekiko gorrotoa, enfrentamendua edo errespetu falta eragiten duten jarrerak eta mezuak.

“Gizarte demokratiko batean, desadostasunak eta iritzi ezberdinak errespetutik adierazi behar dira. Espazio publikoa topagune eta bizikidetzarako eremua izan behar da, ez herritarrak babesteko eta artatzeko ardura dutenen aurkako bazterketa edo eraso mezuak zabaltzeko tokia”, adierazi dute Zestoako EAJ-PNVtik.

Horregatik guztiagatik, udal talde jeltzaleak pintada horiek kentzeko eskatu du, eta Zestoan segurtasuna, ongizatea eta bizikidetza bermatzeko egunero lan egiten duten pertsona eta kolektibo guztiekiko errespetua aldarrikatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...