Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/07/31

“EAJ-PNVren lidergoa Euskadiren askatasunaren eta euskal herritar guztien eskubideen etengabeko defentsan oinarritzen da”, nabarmendu du GBBko presidenteak

“Ordezkatzen duen herriaren nahiekin identifikatzea da EAJ-PNVren proiektuaren iraunkortasunaren gakoa”, gaineratu du
“EAJ-PNVren lidergoa Euskadiren askatasunaren eta euskal herritar guztien eskubideen etengabeko defentsan oinarritzen da”, nabarmendu du GBBko presidenteak

Eusko Alderdi Jeltzalearen sorreraren 131. urteurrenean, Euge Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak EAJ-PNVren iraunkortasunaren “gakoak” azpimarratu ditu: balioak eta Euskadi gidatzeko gaitasuna.

Euge Arrizabalagak gogorarazi duenez, Sabino Aranak EAJ-PNV sortu zuen “asimilazioari aurre egiteko foru abolizioaren ondoren”, lelo argi batekin: “Euskotarren aberria Euskadi da”. Ordutik, hainbat belaunaldi jeltzalek ideia horri leial eutsi diote.

GBBko presidenteak EAJ-PNVren ibilbide luzea eta belaunaldi bat ere iraun ez zuten alderdien existentzia laburra alderatu ditu. “Haiek desagertu ziren eta beste asko ere desagertuko dira; PNVk hemen jarraitzen du, Euskadiren eta Euskadiko jendearen alde”, nabarmendu du.

Arrizabalagaren ustez, “EAJ-PNVren iraunkortasunaren gakoa ordezkatzen duen herriaren nahiekin identifikatzea da”. “Belaunaldiz belaunaldi, printzipio abertzale argiei eta balio demokratiko eta humanistei eutsi diegu: lana, konpromisoa, justizia soziala, konfiantza eta herri-sena”, azaldu du. “PNV beti, beti, izan da Euskadiren askatasunaren eta euskal herritar guztien eskubideen defendatzaile”, azpimarratu du, “gerran, diktaduran, erbestean, Euskadiren berreraikuntzan, indarkeriaren aurrean, beti”. “Herri honek ezagutzen gaitu; denok dakigu bakoitzaren ibilbidearen berri”, gaineratu du.

“Herri hau gidatzeko” gaitasuna da burukideak azpimarratu duen EAJ-PNVren beste nortasun-ezaugarria. “Lideratzea motibatzea da, denon arteko helburu partekatuak lortzeko herria motibatzea”, adierazi du. Liderra izanik, alderdiak –orain arte bezala–, bi pauso aurretik joan behar du, bidea markatuz, beti etorkizunari begira, nora goazen eta zergatik herriari azalduz, argi hitz eginez, egia esanez, ausarta izanez”, esan du.

“Denon arteko helburu partekatu horien artean”, Euge Arrizabalagak honako hauek nabarmendu ditu: “Euskadi naziotzat aitortzea eskatu beharrizan guztietarako”; “gure herriaren arnasa den euskara indartzea”; “autogobernua hobeto bizitzeko, etorkizunari erantzuteko tresna gehiago edukitzeko, eta gure herriak behar duen askatasun eremua irabazten joateko”; eta “estatus berria, ez dadin gertatu azken 47 urte hauetan Gernikako Estatuarekin gertatu zaiguna”. Azken puntu horretan, hartutako akordioak atzeratzeko PSOEren erabakiaz, “hitza betetzea” eskatu du.

Euge Arrizabalagak Eusko Alderdi Jeltzaleak Mutrikun urtero uztailaren 31n egiten duen mitinean parte hartu du. Gaurko mitinean Félix Azpiazu Mutrikuko Uri Batzarreko presidenteak ere hitza hartu du. Ikurrina Julen Ansorregi alderdikide historikoak igo du. Mitinean izan dira, besteak beste, EBBko

burukideak diren Markel Olano eta Jon Gambra. GBBtik Ane Beitia, Olatz Peon Jon Olano eta Idoia Elorza. Bakartxo Tejeria eta Xabier Ezeizabarrena ere izan dira, eta beraiekin Alazne Txurruka Debako alkatea, Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea eta Jorge Segurado Urnietako alkatea. Joseba Agirretxea, Luke Uribeetxeberria, Maria Dolores Etxano, Aitor Urrutia eta Joseba Egibar beste alderdikide eta ordezkari publikoen artean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...