Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Jorge Seguradorengan jarri du konfiantza berriz ere Urnietako Alkatetzarako hautagai gisa, esperientziaren, gertutasunaren eta udal kudeaketaren aldeko apustua indartuz
Urnietako batzrrak egurado berretsi du datozen udal hauteskundeetarako hautagai gisa, horrela udalerriko Alkatetza duen pertsonarekiko konfiantza berrituz.Sei urte hauetan egindako lana nabarmendu du Seguradok, eta etapa berri honi “Urnieta zainduago bat bultzatzen jarraitzeko konpromisoarekin, udalerria kohesionatuz eta etorkizunean hazteko prest” ekingo dio.
EAJ-PNVk Jorge Segurado izendatu du berriro Alkatetzarako hautagai datozen udal hauteskundeetarako, horrela herritarrekiko gertutasunak, egonkortasun instituzionalak eta udalerriaren garapenak markatutako kudeaketa-ibilbidean duen konfiantza berretsiz.
Alderdi jeltzaleak azpimarratu duenez, izendapen honek Udalean izandako ibilbide egiaztatuari erantzuten dio, azken sei urteetan Segurado izan baita udal kudeaketaren buru, hainbat erronkari aurre eginez eta Urnietaren orainerako eta etorkizunerako funtsezkoak diren proiektuetan aurrera eginez.
EAJ-PNVk nabarmendu du bere apustua herritarrengandik hurbil dagoen gobernu eredu batean oinarritzen dela, udalerriaren benetako beharrei erantzuteko eta hazkundea modu ordenatuan planifikatzeko gai dena. Alde horretatik, eguneroko kudeaketan kaudimena eta zerbitzu publikoetan hobekuntzak bultzatzeko gaitasuna erakutsi duen talde batekiko konfiantza berresten du erakundeak.
Seguradok bere esker ona adierazi du alderdi jeltzaleak emandako konfiantzagatik eta etapa berri honi “ilusio berrituekin eta Urnietaren alde lanean jarraitzeko borondate berdinarekin” ekingo diola adierazi du. Aldi honetan bidelagun izan duen giza taldearen profesionaltasuna, konpromisoa eta dedikazioa ere nabarmendu nahi izan ditu. “Nire ikaskiderik gabe ez zen posible izango lortu ditugun emaitzak lortzea. Lorpen horiek etengabeko lanaren, ahalegin kolektiboaren eta fruituak eman dituen ikuspegi partekatuaren emaitza dira”, adierazi zuen.
Era berean, esker oneko hitzak izan zituen udal langileentzat, eta bere lanaren kalitatea eta zerbitzu publikorako bokazioa nabarmendu zituen. Ildo horretan, egunez egun egiten duten lana urnietarren zerbitzura dagoela azpimarratu zuen, arreta hurbila, eraginkorra eta kalitaterik handienekoa eskaintzen lagunduz.
Egungo alkateak azpimarratu duenez, lan kolektiboak eta erronka garrantzitsuen gainditzeak markatu ditu Udalburu izan den sei urte hauek, eta emaitza sendoekin aurrera egitea ahalbidetu diote udalerriari; kale eskuragarriagoak urnietarrentzat: Idiazabal kalea bulebarizatzea edo Aranzubi kaleko arrapala mekanikoak, oinezkoek haientzako espazio gehiago eta irisgarritasun handiagoa izan dezaten; era berean, elkarteen etxea egokitzeko lanak –Errekalde kaleko ekipamendua, beharrak dituzten pertsonak hartzen dituena–; eta, azkenik, Urnietan etxebizitzak eraikitzen hasi ahal izateko prozeduran aurrera egin da, urnietarrentzako etxebizitza-beharrari erantzuten saiatzeko. “Gehiago entzuten eta, behar izanez gero, zuzentzen ikasi dut”, adierazi du, gertutasunean eta herritarren beharrei zuzenean erantzutean oinarritutako gobernatzeko modua defendatuz.
Datorren legealdiari begira, Seguradok espazio publikoaren hobekuntza eta hiri kalitatea aipatu ditu lehentasun gisa, Urnieta “zainduago, atseginago eta bizigarriago” batekin. Era berean, elkarbizitza eta bizitza komunitarioa indartzearen garrantzia azpimarratu du, bizilagunen arteko harreman estuagoak bultzatuz, udalerri dinamikoago bat lortzen laguntzeko.
Beste ardatz estrategiko bat udalerriak aurre egin behar dion hiri-hazkundearen kudeaketa izango da. Horretarako, hainbat etxebizitza-garapen jarri dira martxan, adibidez, Babilonia. Zentzu horretan, eraldaketa horri modu ordenatuan ekiteko beharra adierazi du, etxebizitza, zaintzak, gazteria, merkataritza eta zerbitzu publikoak bezalako funtsezko zerbitzuak indartzeko aukerak aprobetxatuz.
Alkate gisa izandako bilakaera pertsonala ere aitortu du Seguradok, eta azpimarratu du Urnietako administrazioa eta herritarrak hobeto ezagutzen dituela, eta horrek aukera ematen diola erronkei ikuspegi errealistago eta eraginkorragoarekin aurre egiteko. “jendearen arazoak arin konpondu behar ditugu, administrazioa desburokratizatu eta irisgarriago egin”, esan du.
EA-PNVk behin eta berriz azpimarratu du hautagaitza honek proiektu sendo baten jarraipena irudikatzen duela, etorkizuneko ikuspegia duena, Urnieta herritarrekiko erantzukizunetik, plangintzatik eta gertutasunetik eraldatzen jarraitzera bideratua.
Amaitzeko, hautagai jeltzaleak Urnieta inklusibo baten aldeko konpromisoa berretsi du, non pertsona guztiek beren espazioa izango duten eta ekarpen bakoitzak etorkizunerako hobeto prestatutako udalerri bat eraikitzen lagunduko duen.
Nabarmenak...
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



