Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Jon Insaustik donostiarren garaipen gisa ospatu du zerga turistikoaren onarpena
Alkateak oso positibotzat jo du "herritarren bizi-kalitatea hobetzeko tresna"
Jon Insausti Donostiako alkateak modu "oso positiboan" baloratu du Batzar Nagusietan turismoaren gaineko zergaren foru-araua onartu izana, izan ere, "aldarrikapen historikoa eta iraunkorra da Donostian, hiriari bere errealitate turistikoa hobeto kudeatzeko baliabide gehiago emateko beharrari erantzuten diona".
Insaustik azpimarratu duenez, tresna horrekin "Donostiak irabazten du eta donostiarrek irabazten dute, garapen turistikoak tokiko bizi-kalitatea hobetzen lagundu behar duela sinesten dugulako". Alkateak gogorarazi nahi izan du zerga hau urteetako lanaren eta hiriaren apustu argi baten emaitza dela. "Donostiak bultzada eman du tresna hori egon dadin", amaitu du.
Alkateak azaldu duenez, zerga "turismoak eguneroko bizitzan duen eragina hobeto kudeatzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko da. Hiriaz gozatzen dutenek hiria hobetzen ere laguntzea zentzuzkoa da. Donostia partekatzeko hiria da, baina, batez ere, bizitzeko hiria izan behar du".
Insaustik Donostian herritarren bizi-kalitatea babestera bideratutako hainbat erabakiren esparruan kokatu du zerga honen onarpena. Honako hauek aipatu ditu: "hotel berriak irekitzea mugatzea, turismo-ostatuen ikuskapena indartzea, bisita gidatuak arautzea eta bizikidetzaren eta kalitatearen aldeko apustu garbia egitea. Horrelako erabakiei erantzuten die 'Donostia donostiarrentzat' leloak”.
Azkenik, Jon Insaustik esan du tresna hori edukitzea Europako beste hiriburu batzuek turismo-eredu orekatu baten alde egiten dituzten apustuekin bat etortzea dela.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



