Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zarauzko EAJ-PNVk Garbiñe Oiarbide aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai
Gaur egungo udal bozeramailea izango da proiektu jeltzalearen buru eta Zarauzko EAJ-PNVk Xabier Txurrukak urte hauetan Udalean egindako lana aitortu eta eskertu nahi izan du
Zarauzko EAJ-PNVren Batzarrak Garbiñe Oiarbide aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako Zarauzko Alkatetzarako hautagai. Erabaki honekin, zarauztar jeltzaleek beraien konfidantza, esperientziadun, konprometitutako eta zerbitzu publikorako bokazio sakona duen pertsonarengan jarri dute, udalerriaren garapena eta ongizatea bultzatzen jarraituko duen proiektuaren buru izateko.
Garbiñe Oiarbide EAJ-PNVren udal taldearen bozeramailea da egun Udalean, eta azken urteetan paper garrantzitsua izan du udal ekintza politikoan, gertutasunetik, elkarrizketatik eta zarauztarren interesen defentsan lan eginez. Bere hautagaitzak Zarautzek datozen urteetako erronkei aurre egiteko behar duen esperientzia, kudeatzeko gaitasuna eta etorkizuneko ikuspegiaren konbinazioa irudikatzen du.
Batzarrak konfiantza osoa agertu du Oiarbiderengan Zarautz hobetzen jarraitzeko proiektu sendo, ilusionagarri eta prestatu baten buru izateko. “Garbiñek etapa berri honen buru izateko beharrezkoak diren balioak eta gaitasuna biltzen ditu. Udala ezagutzen du, gure herriaren beharrak ezagutzen ditu eta aurrera egiten jarraitzeko behar den determinazioa ere badauka”, adierazi dute alderdiaren tokiko zuzendaritzatik.
Hautagaiak ilusioz eta esker onez hartu du ardura hori. Datozen hilabeteetan, Zarautzen etorkizuna jomuga duten proposamenak eta proiektuak zehazten arituko da talde jeltzalearekin batera; udalerri dinamikoagoa, jasangarriagoa, kohesionatuagoa eta guztiontzako aukera gehiago izango dituena eraikitzen jarraitzeko.
Zarauzko EAJ-PNVk, halaber, Xabier Txurrukak urte hauetan Udalean egindako lana eskertu nahi izan du, udalerriarekin izan duen ardura eta konpromisoa eskertuz. Bere lanak Zarautz eraldatzen eta hobetzen lagundu du modu erabakigarrian, etorkizuna eraikitzen jarraitzeko oinarri sendoak ezarriz.
Garbiñe Oiarbideren hautaketarekin, EAJ-PNVk aro berri bat irekitzen du, etorkizunera begira eta Zarautzen aurrerabidea gidatzen duen indarra izaten jarraitzeko borondatearekin. Zarautzek ezin du gelditu eta zarauztarrekiko konpromisoak egunez egun lanean jarraitzea eskatzen du, hala ba, gure herria leku hobea izan dadin.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



