Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk EH Bilduren ekimen falta kritikatu du eta Bergaran inbertsioa erakartzeko eta enplegua sortzeko estrategia bat eskatu du
Talde jeltzaleak ohartarazi du Bergaran enpresa berriak sortzeko tasa Gipuzkoako batez bestekoaren azpitik dagoela ( % 3,53 eta % 5,96, hurrenez hurren), lurzoru ekonomikoaren erdia baino gehiago jarduerarik gabe dagoela eta Bergarak dinamismoa galdu duela inguruko beste udalerri batzuekin alderatuta.
Bergarako EAJ-PNV kezkatuta agertu da udalerria azken urteotan bizi duen noraeza ekonomikoagatik, eta ohartarazi du Bergara atzean geratzeko arriskuan dagoela, inbertsioa erakartzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta herrian bizi proiektua garatu nahi dutenei etorkizunerako aukerak eskaintzeko asmo handiko neurriak hartzen ez badira.
Talde jeltzalearen ustez, Bergarak bultzada ekonomikoa berreskuratu behar du, eta inbertsiorako eta enpresa-jarduera sortzeko udalerri erakargarri gisa kokatu. Ildo horretan, gogorarazi du jarduera ekonomikorako lurzoruaren erdia baino gehiago garatu gabe dagoela gaur egun, eta egoera horrek mugatu egiten dituela hazteko eta enplegua sortzeko aukerak.
"Bergararrok gure bizi proiektua Bergaran garatu nahi dugu. Horretarako ezinbestekoa da kalitatezko lan aukerak izatea, gure udalerriaren aldeko apustua egiten duten enpresak izatea eta garapen ekonomikorako estrategia argia izatea", adierazi du Kepa Sebal Lazpiur Bergarako talde jeltzaleko bozeramaileak.
Jeltzaleek uste dute inbertsio eta enpresa berriak erakartzeak lehentasuna izan beharko lukeela edozein udal gobernurentzat. Hala ere, gai hori EH Bilduren egungo gobernuaren kezka nagusien artean ez dagoela salatu dute.
Gainera, ohartarazi dute herritar askok Bergaratik kanpo joan behar izaten dutela egunero, beren prestakuntza eta kualifikazio profesionalarekin bat datozen lanpostuak lortzeko, kontziliaziorako eta bizi kalitaterako horrek dakartzan eragozpen eta zailtasunekin.
"Ez al litzateke logikoagoa izango apustu sendo bat egitea talentua Bergaran gera dadin? Gure udalerriak jarduera ekonomikoa erakartzeko baliabideak, kokapena eta gaitasuna ditu, baina horretarako lidergo politikoa, plangintza eta anbizioa behar dira", nabarmendu du Sebalek.
EAJ-PNVk gogorarazi du jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren % 54 hutsik dagoela gaur egun, eta zifra horrek enpresa ekimen berriak bultzatzeko dagoen hobekuntza marjina islatzen duela. Era berean, azpimarratu du Bergaran enpresa berriak sortzeko tasa Gipuzkoako batez bestekoaren azpitik dagoela (% 3,53 eta % 5,96, hurrenez hurren), eta horrek lurralde osoan erregistratutakoa baino dinamismo ekonomiko txikiagoa erakusten duela.
Errealitate horri gertuko udalerrien aldean adierazle ekonomikoetan dagoen alde nabarmena gehitu behar zaio. Biztanleko BPG 45.141 eurokoa da Bergaran, eta Arrasaten, berriz, 53.249 eurokoa, hau da, 8.000 eurotik gorako aldea pertsonako.
"Datu hauek ez dira estatistika soilak. Horien atzean galtzen diren aukerak daude, alde egiten duen talentua eta Bergaratik kanpo garatu behar diren funtsezko proiektuak. Gure udalerriak anbizio handiko estrategia ekonomiko bat merezi du, etorkizunari begiratu eta hurrengo belaunaldientzat ongizatea sortuko duena ", dio Sebalek.
Horregatik guztiagatik, talde jeltzaleak ibilbide-orri argi bat eskatzen du jarduera ekonomikoa bultzatzeko, enpresa berriak erakartzeko, eskuragarri dagoen lurzorua aprobetxatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko, Bergarak lehiakortasuna berreskuratu eta bizilagunei aukera gehiago eskaini ahal izateko.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



