Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/06/09

Lezoko EAJ-PNVk ohartarazi du Altamira eta Villa Bateko berdeguneak utzita daudela

Sastrakak, sasiek eta zuhaitzen adarrek espaloiak eta pasealekuak inbaditzen dituzte, zirkulazioa zailduz eta hiri-altzariak ezkutuan utziz, eta, gainera, segurtasun-arriskuak sortzen dituzte.

Laura Martinezek gobernu taldeak ez dituela gutxieneko mantentze zerbitzuak betetzen salatu du, eta berehala jarduteko eskatu du, auzoetan segurtasuna, irisgarritasuna eta egoera ona bermatzeko.
Lezoko EAJ-PNVk ohartarazi du Altamira eta Villa Bateko berdeguneak utzita daudela

Lezoko EAJ-PNV udal taldea kezkatuta agertu da Altamira eta Villa Bat auzoetako berdeguneen utzikeriarekin. Sastrakak, sasiek eta zuhaitzen adarrek espaloiak eta pasealekuak inbaditzen dituzte, zirkulazioa zailduz eta hiri-altzariak ezkutuan utziz, eta, gainera, segurtasun-arriskuak sortzen dituzte, batez ere euria egiten duen egunetan.

Laura Martínez bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, “biziki kezkatzen gaitu auzoek hain mantentze eskasa izateak. Inausketa erregularrik eta garbitasunik ezak, gure kaleen irudiari eragiteaz gain, bertan ibiltzen direnen segurtasuna eta mugikortasuna arriskuan jartzen ditu”.

Martinezek adierazi duenez, “gobernu taldea ez da gutxieneko mantentze zerbitzuak betetzen ari, eta horrek premiazkoa egiten du espaloi garbiak, berdegune seguruak eta irisgarriak eta hiri altzarien kudeaketa eraginkorra bermatuko dituen plan integral bat”.

Lezoko EAJ-PNVren udal taldeak EH Bilduri eskatzen dio eremu horiek zaintzeko berehalako neurri jasangarriak abian jartzea, hala nola inausketa partida indartzea, baita horien maiztasuna areagotzea ere, auzoak bertan bizi eta ibiltzen diren pertsona guztientzat espazio seguruak, ibiltzeko modukoak eta duinak direla ziurtatuz.

 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...