Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/06/01

EAJ-PNV Getariak getariarrak udalerrian bizi ahal izatea bermatzeko neurriak defendatzen ditu

EAJ-PNVk adierazi du EH Bilduk berandu erreakzionatu duela urteetan larriagotzen ari den arazo baten aurrean, eta orain onartzen ari diren neurri asko lehenago bultzatu ez izana deitoratu du. “Gobernatzea aurrea hartzea da”.
EAJ-PNV Getariak getariarrak udalerrian bizi ahal izatea bermatzeko neurriak defendatzen ditu

Getariako EAJ-PNVk etxebizitzarekin lotutako neurrien aldeko botoa eman zuen astearte honetako osoko bilkuran, lehen mailako kontua iruditzen zaie eta getariarrek beren bizi-proiektua udalerrian garatu ahal izatea bermatzea.

Talde jeltzaleak jarrera “argia eta koherentea” defendatu zuen: udalerriarentzat onuragarriak diren ekimen guztiak babestea, eta aldi berean, EH Bilduren udal gobernuari aurreikuspen eta plangintza handiagoa eskatu zion etxebizitzaren arloan.

Zentzu horretan, EAJ-PNVk gogorarazi zuen gazteen alokairurako laguntzen eguneratzea udal-talde jeltzaleak berak bultzatutako proposamen batetik abiatzen dela, laguntzak Getariako egungo errealitatera egokitzeko, onuradun kopurua handitzeko eta gazteek etxebizitza bat izateko aukera izan dezaten.

EAJ-PNVk positibotzat jo zuen EH Bilduk azkenean ekimen hau onartu eta sustatu izana. Halaber, jeltzaleek berretsi zuten getariarren bizitza hobetzeko baliagarriak diren neurri guztiak babesten jarraituko dutela.

Era berean, talde jeltzaleak HAPOaren berrikuspenaren baitan turismo lizentzia berriak bertan behera uztearen alde egin zuen. EAJ-PNVk gogorarazi zuen urteak daramatzala etxebizitza eta logela turistiko berriei mugak jartzeko eskatzen, udalerriko etxebizitza kopuruak jasaten duen presio gero eta handiagoaren aurrean. “Kontua ez da turismoaren kontra egotea, guztiari zentzu bat ematea baizik, antolaketa beharrezkoa da. Getariak bizitzeko etxebizitzak behar ditu, ez bakarrik bisitatzeko”, adierazi zuten udal taldetik.

EAJ-PNVren ustez, gainera, EH Bilduren udal gobernuak berandu erreakzionatu du aspalditik larriagotzen ari den arazoaren aurrean, eta orain onartzen ari diren neurri asko lehenago bultzatu ez izana deitoratu du.

“Gobernatzea aurrea hartzea da. Urteetan proposamen zehatzak planteatu ditugu eta orain, behingoz, hasi dira aurrera pausoak ematen. Erantzukizunez jarraituko dugu lanean, Getariak getariarrek beren etorkizuna bizi eta garatu ahal izateko herri izaten jarrai dezan”, amaitu zuen esaten talde jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...