Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Zarautzen etxebizitzaren erronkari erantzuteko egindako lana nabarmendu du
Zarauzko Udalak 2023tik etxebizitza babestuen promozio berriak, inpaktu turistikoa mugatzeko neurriak, aldaketa urbanistikoak eta prozesu parte-hartzaileak bultzatu ditu zarauztarrei etxebizitza eskuratzea errazteko helburuarekin.
EAJ-PNVk Zarauzko Udalak egindako lana nabarmendu du, udalerrian duten erronka nagusietako bati aurre egiteko helburuarekin: etxebizitza eskuratzea. Egoera honek neurri “serioak, egiturazkoak eta denboran iraunkorrak” eskatzen dituela defendatzen du talde jeltzaleak, eta gogorarazi du Zarautzek urteak daramatzala plangintza eta erabaki zehatzekin lanean, etxebizitza babestuaren eskaintza zabaltzeko eta zarauztarrei etxebizitza eskuratzea errazteko.
Esaterako, 2023an Udalak etxebizitzaren egoerari eta Etxebizitza eta Apartamentu Turistikoen eraginari buruzko ikerketa bat bultzatu zuen. Urtebete geroago, 2024an, dokumentua publikoki aurkeztu zen eta prozesu parte-hartzailea ireki zen ondorioak herritarrekin partekatzeko eta bizi zen egoerari irtenbide posibleak elkarrekin aztertzeko asmotan.
“Etxebizitzaren arazoa ez da titularrekin konpontzen, ezta neurri isolatuekin ere”
Urte horretan bertan, Irita-Amillubi eremurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartu zen, eta hau, Zarautzen etxebizitza babestuaren eskaintza zabaltzen jarraitzeko funtsezko urratsa izan zen. Halaber, planeamenduak 20 etxebizitza tasatu inguru aurreikusten ditu Amillubin, alokairu babestuko 130 etxebizitza Iritan eta baita beste 100 etxebizitza dotazional ere. Gainera, hauek behin betiko onartu aurretik, Udalak bilerak egin zituen Eusko Jaurlaritzarekin, Irita sustapen publiko gisa garatu ahal izateko, eta aldeko erantzuna jaso zuen.
Aldi berean, Udalak aurreikusitako etxebizitza promozioetan aurrera pausuak ematen jarraitu du. 2024an Iñurritzan 72 etxebizitza babestutarako lehen erabilerarako lizentzia eta 2025ean Salberdinen beste 104 etxebizitza babestutarako. Azken etxebizitza hauei, 2026an prest egongo diren beste 230 etxebizitza babestu gehituko zaizkie.
Era berean, Udalak lanean jarraitzen du egungo plangintzaren barruan aurreikusitako sustapen berrietan:
• Lanpardo: alokairu sozialeko 25 etxebizitza 2027rako edo 2028rako aurreikusita.
• Amillubi: 21 etxebizitza tasatu autobus geltoki berriaren gainean.
• Irita: Alokairu babestuko 130 etxebizitza eta 100 zuzkidura-bizitoki, Eusko Jaurlaritzarekin adostutako akordio baten bidez.
EAJ-PNVk etxebizitza turistikoen eragina mugatzeko eta etxebizitza hutsen erabilera bultzatzeko neurriak ere nabarmendu ditu. Besteak beste, etxebizitza turistikoen arauketa aldatzea, araudi berria tramitatu bitartean lizentzia berriak bertan behera uztea, etxebizitza hutsei OHZren errekargua %100etik %150era igotzea eta lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza eguneratzea.
Babestutako 1.000 etxebizitza inguru bultzatu dira.
2025eko udaberrian, Udalak “Zarautzen Bizi” parte-hartze prozesua sustatu zuen. Bertan, etxebizitzari lotutako hainbat proposamen eztabaidatu ziren eta bertan adostu ziren neurri asko dagoeneko martxan daude. Gainera, Udala ekimen berriak lantzen ari da, hala nola, Udal Etxebizitza Tasatuaren ordenantza eguneratzea gehieneko prezioak jaisteko, hirigintza aldaketak egitea etxebizitzen banaketak errazteko eta Zarautz eremu tentsionatu izendatzeko izapideak egitea.
EAJ-PNVk gogorarazi du jarduera horiek guztiak egungo udal gobernuak 2016an bultzatutako Etxebizitza Planaren parte direla. Indarrean dagoen plangintzari esker, Zarautzek 1.000 etxebizitza babestu inguru izango ditu; dagoeneko eraikita daudenen, gauzatzen ari direnen eta datozen urteetarako aurreikusten direnen artean.
“Etxebizitzaren arazoak plangintza egokia, akordioak, erregulazioa eta etengabeko lana eskatzen du. Zarautzen urteak daramatzagu, zarautzek etxebizitza eskaintza zabal bat izan dezan eta zarauztarrek beren bizi proiektua hemen garatu dezaten lanean”, adierazi dute EAJ-PNVtik.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Andoain
2026/05/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


