Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bost hilabeteko elkarrizketa saioa Donostiako gizartearekin hiri-ikuspegi partekatua eraikitzeko
“Donostiak gizartea bateratzeko lidergoa behar du, askotariko hiri-ikuspegiak helburu komun batera erakartzeko gai dena”
Donostiarekin konpromisoa Donostiako EAJ-PNVk sustatutako ekimena da eta bi helburu ditu: hiriko erronka nagusiei buruzko barne-gogoeta egitea eta gizarte zibil antolatuarekin egotea, hitz eginez eta entzunez, hurrengo urteetarako hiri-egitasmoa osatzeko ekarpenak jasotzeko.
Ekimena 2026ko martxoan hasi eta uztailean burutu da, parte hartzearekin, alderdi barruko lana eta kanpoko elkarrizketak uztartuz. Arloz arloko hamar lantalde osatu ziren –Etxebizitza, Osasuna, Migrazioa, Segurtasuna, Turismoa, Gizarte Politikak, Berdintasuna, Euskara eta Kultura, Kirola eta Ekonomia-Industria-Enplegua–, eta nahi izan duten Donostiako alderdikidek esku hartu dute taldeetan, guztira 140.
Abiapunturako Gipuzkoako EAJ-PNVk egindako Lehentasunen kaiera edo koadernoa erabili zen, gero Donostiako 500 gizarte-antolakundetara bidali zena parte hartzera gonbidatzeko, elkarrekin egonez edo ekarpenak idatziz bidaliz. Gaikako 235 ekarpen eskuratu dira, memoria honetan antolatu eta jasoak.
Memoria hau ez da ondorio zerrenda itxi bat eskaintzeko. Beste asmo bat dago oinarrian: ondorioak eskaera bilakatzea. Eztabaidak amaitutzat eman ordez, galdera berriak sortzea proposatzen du, hausnartzera gonbidatu eta Donostiako erronka nagusiei buruzko begirada zabaltzea. Ikuspegi honen oinarrian uste sendo bat dago: egungo arazoei ezin zaizkie erantzun arinak ez behin betikoak eman.
Gero eta testuinguru sozial konplexuago eta aldakorragoan, agiri honek elkartean pentsatzeak asko balio duela defenditzen du, elkarrizketa eta entzutea, eta nork bere jarrerak birplanteatzea dela etorkizunerako proposamen sendoak taxutzeko erarik onena. Horiek horrela, memoriak gogoeta orokor eta sektorial sorta bat aurkezten du, ez gaiak bukatutzat emateko baizik eta irekitzat, hiriarentzako egitasmoa aberasteak jarraibidea izan dezan.
Hamar lantaldeetako koordinatzaileek Donostiako Jon Insausti alkateari eman diote memoria hau eta hala burutu da prozesuaren lehen aldia. EAJ-PNVk hilabeteotako elkarrizketa eta entzuketa prozesuaren emaitza jakinarazi du era honetan eta iradoki du jasotako ekarpenak kontuan har daitezela hurrengo udal egitaraua egiten denerako eta hiriko gizarte-ehunarekin harreman egonkorra mantentzeko izan dadila lan hau.
Bost interpelazio orokor
Arlo sektorial bakoitzari dagozkion ekarpenez gain, Donostiarekin konpromisoak bost interpelazio planteatzen ditu:
·Alderdi politikoetako barne-parte hartzeari balioa ematea kalitate demokratikoa eragiten duelako. Esperientzia honek erakutsi du gaien inguruko gogoeta guneak sor daitezkeela alderdikideak proposamenak lantzera bultzatzen dituztenak.
·Erakunde, alderdi eta gizarte zibilaren arteko elkarlanaren bidez eraikitzen den kultura politikoaren aldarrikapena, konfrontazio dinamikak gaindituz eta erakunde publiko eta gizartekoen lankidetza indartuz gero eta konplexuagoak diren tokiko eta mundu mailako erronkei heltzeko.
·Garrantzia du herritarren partaidetza sustatzeak indibidualismoak eta politikaz axolagabetzeak jotako giroan, bizikidetzaren oinarrian erantzukidetasuna jarri behar dela adieraziz.
·Donostiak hiriko pluraltasuna bateratzeko gai den lidergoa behar du, eta askotariko ikuspuntuak etorkizuneko ikuspegi bateratu batera erakartzeko gauza dena.
·Dauzkagun baliabideak arduraz lehenetsi eta antolatzearen aldeko pedagogia soziala indartu behar da. Nahiak asko eta ugariak dira, eta baliabide publikoak nahitaez mugatuak.
Interpelazio sektorial nagusiak
Jaso diren ekarpenek adostasun zabala adierazten dute Donostiak hurrengo urteetan heldu beharko dien zenbait erronka handiren inguruan:
·Etxebizitza. Lehenbiziko eginkizuna etxebizitza eskaintza ugaritzeko erabakia hartzea da lankidetza publiko eta pribatu handiagoaren bitartez, hirigintza prozesuak arintzea, etxebizitza babestua areagotzea, etxebizitza hutsak alokairura bideratzea eta gazteen emantzipazioa erraztea.
·Osasuna. Osoko ongizatetzat hartzen den osasunera jotzea proposatzen da. Hirigintzak, eremu publikoak, osasun emozionalak, elkartea bateratzeak eta prebentzioak udal politikaren ardatz bihurtu behar dute.
·Migrazioa. Bertakotzearen, eskubide eta betebeharrekiko berdintasunaren, kulturarteko elkarbizitzaren eta bateratze soziala indartzearen aldeko apustua, immigrazioa erronka etikotzat nahiz gure gizartearen etorkizun demografiko eta ekonomikorako aukeratzat hartuz.
·Segurtasuna. Osoko segurtasun eredua, prebentzioa, behin eta berriz delitu egitearen aurrean irmotasuna, Euskal Polizia indartzea, gardentasuna, hezkuntzazko esku-hartzea, hondatutako hiriguneetan jardutea eta emakumezkoak babestea uztartuko dituena.
·Turismoa. Turismo eredu ordenatu eta jasangarrian sakondu, herritarren bizi kalitatea babesteko gauza dena, dirua bertara itzultzea errazteko eta turismoaren etorriak bideratzeko gai, gero eta araudi eraginkorragoaz.
·Gizarte politikak. Administrazioen eta hirugarren sektorearen arteko elkarlana indartzeko beharra azpimarratzen da, zainketarako elkarteko ereduak bultzatu beharra, zaurgarritasun egoerei aurrea hartzea eta hiri barneratzaileagoa egiten jarraitzea.
·Indarkeria matxistak. Prebentzio, babes eta laguntza emateko administrazioaren baliabide guztiak sendotzeko eskatzen da, erantzun eraginkorrak ziurtatuz salaketa aurkezten denetik biktimen erreparazioraino.
·Euskara eta kultura. Ekarpenen arabera kultura da euskara gizarteratzeko esparru nagusia eta beharrezkoa jotzen da eguneroko bizitzan sendotzea, batez ere gazte-jendearen artean eta donostiarren belaunaldi berrietan.
·Kirola. Kirola osasun, gizarte kohesio, berdintasun eta balioen transmisiorako tresnatzat hartzea proposatzen da, eskola kirola indartuz hala nola jarduera honekin lotutako sektore ekonomikoak proiektatuz.
·Ekonomia, industria eta enplegua. Egungo ehun ekonomikoa zaindu beharra dagoela dio agiriak, berrikuntza sustatu, talentua erakarri eta hiriaren ahalmen produktiboa indartzearen alde egiten du, bertan errotuta egoteari utzi gabe eta bertako garapenaren erabakimenari eutsiz.
·Mugikortasuna eta jasangarritasuna. Hiri ereduaren funtsezko osagaia izango den mugikortasunaren aldekoak dira jasotako ekarpenak, garraio era guztiak batera jarduteko modukoa, jasangarritasunean oinarritua eta eremu publikoa arduraz erabiltzea eskatzen duena.
Gaur goizean izandako bileran, Jon Insausti Donostiako alkateak egindako lana eskertu du, eta nabarmendu du “entzutea ez dela jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko, ikasteko eta erabaki eta konpromiso bihurtzeko. Donostia hiri anitza, dinamikoa eta exijentea da, eta jarrera horrekin berarekin lan egin nahi dugu: gertutasunarekin, anbizioarekin eta akordioarako gaitasunarekin. Politikak zentzua du entzuten duenean, konpromisoa hartzen duenean eta gauzek aurrera egitea lortzen duenean”.
Insaustik azpimarratu du hori dela datozen urteetarako Donostiako gizartearekin partekatu nahi duen asmoa: “Donostia Europako hiri oparo eta aurreratuenen artean kokatzea nahi dugu”. Hiri oparoa, ezagutza, enplegua, aukerak eta etorkizuna sortzen dituelako; eta hiri aurreratua, zaindu, bizi-kalitatea eskaini eta pertsonei bere bizi-proiektua garatzeko aukera ematen dielako. Hiri handi bat dugu, baina ezin gara konformatu. Gure konpromisoa da entzutea, lan egitea eta gero eta donostiar gehiago batzea helburu komun batera: izan nahi dugun Donostia elkarrekin eraikitzea”.
GBBko presidente Euge Arrizabalalagak esan du, “Donostiarekin konpromisoa ekimenean nahiago izan dut entzun, ez hitz egin edo iritzia eman”. Horregatik saioetan zehar agertu diren ideia pare bat azpimarratzera mugatu da.
“Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi, elkarrekiko begiratuaren emaitza”
“Ez dago Euskadirik eta Gipuzkoarik Donostiarik gabe eta, era berean, Donostiarik ere ez Gipuzkoa eta Euskadi kenduta”, nabarmendu du. “Gure aurrerapena azaltzen duen funtsezko gakoetako bat zera da: etenik izan ez duen erabaki politikoa, ahalik eta burujabetza-maila gorenenak eta bere burua gobernatzeko ahalik eta ahalmen gehiena dituen herria izatea”, gaineratu du GBBko buruak.
Arrizabalagak azpimarratu duenez “hiri eraikuntza eta herri eraikuntza errealitate beraren parte dira eta etorkizuna eraikitzeko konpromiso berari lotuta doaz biak batera. Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi elkarrekin doaz, prozesu eta proiektu batean batuta.”
“Donostiak gizartea bateratzeko lidergoa behar du”
Gipuzkoako EAJ-PNVko buruzagiak nabarmendu duen bigarren ideiak aniztasunaren eta ikuspegi bateratuaren arteko elkarrizketarekin du zerikusia. Donostiarekin konpromisoa elkarrizketa saio bat izan da donostiar gizarteko askotariko begiratuekin, helburu bat duena: Donostiaren ikuspegi partekatua zehaztea.
“Donostiak gizartea bateratzeko lidergoa behar du, askotariko hiri-ikuspegiak helburu komun batera erakartzeko gai dena. Hamarkadak dira erronka horri erantzuten saiatzen gabiltzala: nazio- eta hiri-proiektu bateratzailea bultzatzen gizarte aldetik”, erantsi du.
Arrizabalagak adierazi duenez, “gizartea bateratzeko lidergoa bultzatzen du Eusko Alderdi Jeltzaleak, bere DNAn darama eta alderdiko alkate eta herri ordezkarien ezaugarria da. Jon Insaustik politikaren bidez gizartea bateratzeko dei horri erantzuten dio, polarizaziotik eta estremismotik aldenduta.”
GBBko presidenteak Donostiako EAJ-PNVri eta alderdikide guztiei eskerrak eman dizkie Donostiarekin konpromisoa ekimena garatzeko egin duten ahaleginagatik. “Eredu ona dugu batean eta bestean aritzeko eta zabaltzeko, izan ere bertatik bertara eta apalki hitz egiteko prestatzen du gure alderdia eta jendea, eta arreta jarriz entzuteko balio du”, amaitu du.
Nabarmenak...
Andoain
2026/09/11
EBB
2026/08/28
Gipuzkoa
2026/07/31
DONOSTIA
2026/07/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




