Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/04/27

EAJ-PNV Azpeitiak Landetako Plan Berezia bertan behera utzi izana salatu du eta EH Bilduri berehala suspertzeko eskatu dio

Jeltzaleek Landeta espazio ordenatu, erakargarri eta funtzional bihurtzea proposatu dute, egungo beharretara egokitzeko eta etorkizuneko ikuspegira moldartzeko, hirigintza tresna eraginkorren bidez.
EAJ-PNV Azpeitiak Landetako Plan Berezia bertan behera utzi izana salatu du eta EH Bilduri berehala suspertzeko eskatu dio

EAJ-PNVk Azpeitian duen udal taldea kezkatuta agertu da Landetako Plan Berezia bertan behera geratu delako. Plan hori orain dela hiru urte onartu zutrn, udal hauteskundeak baino aste gutxi batzuk lehenago, eta, orduan, “epe luzerako proiektu baten lehen urrats” gisa aurkeztu zen.

Talde jeltzaletik gogoratzen dutenez, EH Bildu buru zuen Udalak berak onartzen zuen une hartan inguru horretan esku hartzeko beharra, ingurune desordenatu gisa deskribatuz, elkarren artean bateraezinak diren erabilerekin — etxebizitzak, jarduera industriala, ostalaritza edo erabiltzen ez diren pabiloiak — eta jarduketa integrala eskatzen zuten hirigintza arazo nabarmenekin.

Planaren helburua argia zen: eremua antolatzea eta espazio erakargarriagoa, funtzionalagoa eta egungo beharretara egokituagoa sortzea, hirigintza tresnen bidez eta etorkizuneko ikuspegiarekin. Gainera, proiektu bideragarri gisa planteatzen zen, aurreikusitako kostuak baino diru-sarrera handiagoak sortzeko gaitasunarekin, eta, horrela, proiaktuaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzen zen.

Hala ere, hiru urte geroago, proiektuak ez du aurrera egin.

EAJ-PNVren ustez, ez dago egoera hori justifikatzen duen arrazoi tekniko edo ekonomikorik. “Txostenek beraiek proiektuaren bideragarritasuna bermatzen dute, bai ekonomiaren ikuspegitik, bai hirigintzaren ikuspegitik. Horregatik ez dugu ulertzen zergatik utzi den tiradera batean”, adierazi du Antonio Gallarin zinegotzi jeltzaleak.

Gallarinek argi hitz egin du: “Benetako itxaropena sortu zen Landeta inguruari buruz, proiektu gauzagarri eta beharrezko bati buruz hitz egin zen, eta gaur egun abandonua agerikoa da. Zilegi da galdetzea ea hura konpromiso serioa izan zen edo izaera elektoralistako ekintza ”.

Gallarinek gaineratu duenez, plana aztertu ondoren, talde jeltzaleak hobetzeko tartea identifikatzen du, batez ere jabeekin lankidetzan aritzeari dagokionez, baina azpimarratu du horrek ez lukeela garapenerako oztopo izan behar. “Gure ustez, planteamendua berrikusi behar da, lankidetza indartu eta helburu berriak definitu, beharrezkoa bada, baina ez proiektua bertan behera utzi. Landetak behar du”, adierazi du.

Horregatik guztiagatik, Azpeitiko EAJ-PNVk EH Bilduren Udal Gobernuari eskatzen dio Landetako Plan Bereziari berriro heltzeko, behar izanez gero berrikusteko eta bultzatzeko plangintza argi, errealista eta emaitzetara bideratua eginez.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...