Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/04/23

Mikel Leteren agur gutuna: “Erabaki hausnartua da, arduraz eta konpromisoz hartua”

Bergarako EAJ-PNVko zerrendaburuak zinegotzi kargua utziko du, ia hiru urteko ibilbidearen ondoren. Hemen bere agur gutuna:
Mikel Leteren agur gutuna: “Erabaki hausnartua da, arduraz eta konpromisoz hartua”

Ia hiru urtez Bergarako Udalean zinegotzi lanetan jardun ondoren, eta Alderdiarekin eta udal taldearekin hausnartu eta partekatu ostean, erabaki dugu nire udal ibilbidea amaitutzat emateko unea iritsi dela, eta EAJ-PNVren proiektua Udalean aurrera eramango duten pertsona berriei bidea ematea.

Erabaki hausnartua da, arduraz hartua, eta sinetsita proiektu kolektiboak indartzen direla berritzen direnean, ikuspegi, indar eta ideia berriekin. Denbora honetan zehar, nire onena ematen saiatu naiz, beti ere bergararren ongizatea helburu hartuta eta gure herria hobetzen laguntzeko konpromisoarekin.

Bihotzez eskertu nahi dut nigan jarritako konfiantza, bai EAJ-PNVren aldetik, bai bidean bidelagun izan ditudan pertsona guztien aldetik. Era berean, eskerrik beroenak nire udal taldeko kideei, elkarrekin egindako lanagatik, hartutako erabakiengatik eta partekatutako uneengatik; esperientzia aberasgarria izan da maila pertsonalean zein politikoan.

Erabaki honek nire bizitza pertsonalean etapa berri bati hasiera emateko aukera emango dit, eta denbora eta arreta gehiago eskaini ahal izango diot. Aldaketa ilusioz eta lasaitasunez hartzen dut, jakinda proiektua esku onetan geratzen dela, Bergararen alde arduraz lanean jarraituko duen talde prestatu eta konprometitu batekin.

Nire aldetik, EAJ-PNVren balio eta proiektuarekiko lotura eta konpromisoa mantenduko ditut, aurrerantzean dagokidan lekutik laguntzen jarraituz.

Eskerrik asko bihotzez.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...