Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVk Segurtasun Mahaia sortzea eta asteburu gauetan Udaltzaingoaren zerbitzua aktibatzea proposatu du
Erostarbe: "Ezinbestekoa da Udaltzaingoaren zerbitzu bat izatea 24 orduetan, batez ere asteburu gauetan, segurtasun arriskuak eta beharrak handitzen direnean".
Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak herriko segurtasuna hobetzeko beharra mahai gainean jarri du berriro ere, asteburu gauetan Udaltzaingoaren presentzia falta azpimarratuz. Udaltzaingoaren zerbitzua egunez eskuragarri dagoen arren, asteburuetan ez dago gaueko estaldurarik, eta horrek kezka eragiten dio alderdi jeltzaleari.
"Ezinbestekoa da Udaltzaingoaren zerbitzu bat izatea 24 orduetan, batez ere asteburu gauetan, segurtasun arriskuak eta beharrak handitzen direnean. Ordu horietan poliziaren presentzia ezak kezka sortzen du oñatiarren artean, une oro babestuta sentitzea merezi baitute", adierazi du Amaia Erostarbe EAJ-PNVren Oñatiko bozeramaileak.
Udal taldeak Ertzaintzarekiko lankidetza indartzearen garrantzia ere azpimarratu du, hala eskatzen duten egoeretan koordinazio arina bilatuz. "Oñati udalerri aktiboa da, biztanleria askotarikoa eta dinamismo handikoa. Beharrezkoa da Ertzaintzarekin lankidetza indartzea, edozein larrialdi egoerari berehala erantzuteko eta guztion segurtasuna bermatzeko", gaineratu du bozeramaileak.
EAJ-PNVk proposatu du Udalean Segurtasun Mahai bat sortzea EH Bilduren Udal Gobernuarekin, eta asteburuetan, gauetan barne, poliziaren zerbitzu zabalpena eskutik lantzea. "Segurtasunak lehentasuna izan behar du. Oñatik udaltzaingo zerbitzu indartsua merezi du, gehien behar denean eskuragarri egongo dena", amaitu du Erostarbek.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


