Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Arrasateko zabor tasaren kostu altua salatu du, Gipuzkoako garestienetakoa
Arrazoia argia da: Arrasaten Oñatiko eta Antzuolako atez ateko sistema ordaintzen ari gara, eredu garestiagoa eta ez hain eraginkorra.
Arrasateko EAJ-PNVk salatu du arrasatearrak ordaintzen ari diren zabor tasa oso garestia dela. Etxe bakoitzeko 161,76 €-rekin, Gipuzkoako tasarik handienetako bat du Arrasatek. Kontran, hurbileko udalerrietan, hala nola Beasainen, non edukiontzi adimendunen sistema bat erabiltzen den, etxeek 143,61 € ordaintzen dute, %12 gutxiago.
“Alde horren arrazoia argia da: Arrasaten atez ateko sistema ordaintzen ari gara, Oñatin eta Antzuolan erabiltzen dena, eredu garestiagoa eta ez hain eraginkorra. Arazoa da hondakinen kudeaketaren kostu osoa berdin banatzen dela udalerri guztietan, eta horrek esan nahi du arrasatearrok gehiago ordaintzen ari garela emaitza hobeak ematen ez dituen sistema batengatik” adierazi du Ander Garay EAJ-PNVren Arrasateko bozeramaileak.
“Ez du zentzurik merkeagoak eta eraginkorragoak diren beste batzuk baino hobeto funtzionatzen ez duen sistema batengatik gehiago ordaintzen jarraitzeak. EAJ-PNVk gobernatzen duen Beasainek dagoeneko erakutsi du beste sistema batekin berdin edo hobeto birzikla daitekeela. Bada garaia pausoa emateko eta edukiontzi adimendunak hartzeko Arrasaten eta Debagoiena osoan”.
Beasaingo adibidea argia da: han, etxeek 143,61 € ordaintzen dituzte, eta Arrasaten, berriz, 161,76 €, hau da, %12 gehiago. Aldea are handiagoa da dendetan eta ostalaritzan: Beasainen, saltokiek 346,23 €-tik gora ordaintzen dute, eta Arrasaten, berriz, 514,20 €-tik gora, %33 gehiago; eta ostalaritzan, aldea %14koa da, Beasainen 589,87 €-koa eta Arrasaten 685,06 €-koa.
EAJ-PNVtik uste dugu unea dela EH Bilduk gobernatzen duen Debagoieneko Mankomunitateak Antzuolako eta Oñatiko hondakinen bilketa sistema birplanteatzeko, eta aurrera egiteko edukiontzi adimendunen sistema bateratu batera eskualde osoan, kostuak murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


