Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/03/06

ZIAKO: uholde babesetik, Ama Kandida eraldatzera

URA agentziaren arduratik eta EAJ-PNV-ren ekimen politikoari esker, erronka historikoa desblokeatzea lortu da. Andoaingo herriarentzat funtsezkoa da, bertako operazio urbanistikoak traba hidrauliko nabarmena baitzuen.
ZIAKO: uholde babesetik, Ama Kandida eraldatzera

Argazkiak...

Argazkia

2024/03/06

Eusko Jaurlaritzak 47 M€-ko inbertsioa aurreikusten du Andoainen, azken hamarkadetan egin den apustu nagusienetarikoa. Lanen erritmoa aurreikusitakoa baino 6 hilabete aurretik doa. Honenbestez, gauzak ondo badoaz, 2025 amaierarako amaituko lirateke lehen faseri dagozkion lanak. Dimentsio handiko obra da, eta bertako bizilagunak afekzio ugari sufritzen ari dira. Espero ahalik eta lasterren amaitzea.

LANEN HELBURU HIDRAULIKOAK

Oria ibaira egiten diren zuzeneko isurketak ekiditea, saneamendu sare berria eraiki eta bertara konektatu, ur zikinak Adunako araztegira bideratzeko.

Ziako errekaren ur goraldien errepikapen arriskua murriztea, eta Bazkardo-Kaletxiki arteko eremua uholdeetatik babestea (ubide berri bat sortuko da, zati handi batean irekia: Martin Ugalde kultur parketik, Bazkardo-Calonge auzoan Orian isurtzen den arte).

AMA KANDIDA, FAMILIA AUZO BERRIA

Lan hauek arazo hidrauliko historikoa konponduko dute, baina, baita Ama Kandida inguruko hirigintza-eraldaketa desblokeatzea eta erraztea ere. Aire zabaleko erreka edukitzeak ingurune bizigarria eta atseginagoa sortzea ahalbidetuko baitu: paseoak, bidegorriak eta familia osoarentzako aisialdirako gunea eskainiz.

Andoaingo herriak premia handia du Ama Kandidaren eremua eraberritzeko, segurtasuna hobetzeko eta etxebizitza berriak sustatzeko. EAJ-PNV-tik espero dugu Ziako erreka arazo izatetik Andoainerako familia auzo berri bat eraikitzeko aukera izatera pasatzea. Egungo eskaintza handitu behar da 400 etxebizitza berrirekin. Horietatik 80 alokairu sozialera bideratuz.

Andoaingo Udalak lidergoa erakutsi beharko du: URA agentziak fase berriak egin ahal izateko tramite urbanistikoak garaiz gauzatzeko, besteak beste, lurzoruen lagapena posible egiteko. Etxekolanak garaiz egin beharko dira, halako inbertsio potoloa kolokan jarri nahi ez bada.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...