Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVren Gipuzkoako Erki Batzarrak Aitor Esteban aukeratu du hurrengo Euskadi Buru Batzarreko presidente izateko
Eusko Alderdi Jeltzalearen Exekutiba Nazionala osatuko duten 8 burukideak ere aukeratu ditu: Andoni Busquet, Joseba Díez Antxustegi, Ion Gambra, Maitane Ipiñazar, Miren Martiarena, Markel Olano, Javier Ollo eta Manu Tejada
EAJ-PNVren Gipuzkoako Erki Batzarra Donostiako Olarain Goi Eskolan bildu da gaur goizean Euskadi Buru Batzarreko presidentea eta Eusko Alderdi Jeltzalearen hurrengo Zuzendaritza Nazionala osatuko duten burukideak aukeratzeko.
Bozketaren ondoren, Aitor Esteban Bravo aukeratu dute EBBko presidente. Eta Gipuzkoako Erki Batzarrak izendatutako 8 burukideak honako hauek izan dira: Andoni Busquet, Joseba Díez Antxustegi, Ion Gambra, Maitane Ipiñazar, Miren Martiarena, Markel Olano, Javier Ollo eta Manu Tejada.
Batzarrean zehar, Gipuzkoako ordezkariek martxoaren 29an eta 30ean Donostian egingo den Batzar Nagusira eramango dituzten ponentzien zuzenketak ere onartu dira. Batzar horretan ponentziak onartuko dira eta behin betiko aukeratuko dira hurrengo lau urteetan Alderdia zuzenduko duten burukideak –iazko azaroan aukeratu ziren lurralde-exekutibetako 5 lehendakariekin batera–.
Gaurko bileran Gipuzkoako Eusko Alderdi Jeltzalearen ohiko batzarra ere egin da. Bertan, erakundeetako eta barne organoetako ordezkari jeltzaleek urteroko deskarguak egin dituzte.
Hau izan da Mª Eugenia Arrizabalaga buru zuen Gipuzko Buru Batzar berria aukeratu zenetik deitutako lehenengo Erki Batzarra. Bertan, GBBko presidenteak Gipuzko Buru Batzarraren Jarduera Plana zehaztu du. Arrizabalagak adierazi du “Independentzia politikoko edo subiranotasun osoko estatusa helburu estrategikoa denez gero, beti izan behar dugu gogoan”. Horren harira zera azpimarratu du “guztia lortu nahi duenak, ze behar edota zirkunstantzia gertatzen ari denaren arabera, uko egin diezaioke urratsak egiteari. Baina, erdibideko mailak nahikoa direla uste dutenentzat, behin horiek lortutakoan, ez dago bestelako premiarik”.
Azaldu duenez, ekintza plana EAJ-PNVren exekutiba berriak Gipuzkoan ezarritako helburuak betetzera zuzenduta dago: "Demokrazia indartzea, euskal nazioa aldarrikatzea, Herria euskaraz eraikitzea eta justizia sozialaren alde etengabe lan egitea".
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31