Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
PNVk udal barrutien erregulazioa eguneratzeko borondatea berretsi du, 2/2003 Foru Arauaren eraldaketaren bidez
“Behingoz, Ezkio-Itsaso eta egon daitezkeen beste udalerriei ere irtenbidea eman diezaiegun”, adierazpen horrekin adierazi du Ianko Gamboa batzarkideak PNVk udal barrutien erregulazioa eguneratzeko helburua. Izan ere, taldeen artean adostutako erdibidekoak bi hilabeteko epea eman dio Aldundiari egitasmoa aurkezteko.
Gaur ospatu den osoko bilkuran, batzarkide jeltzaleak hiru oinarri nagusietan zehaztu du Foru Arauaren aldaketaren beharra. Batetik, jatorrizko udalaren borondate demokratikoa errespetatzea, bestetik, berezitasun historikoa zaintzea eta, azkenik, eskumenen deskontzentrazioa ekonomikoki bideragarria izatea.
Horrela, PNV Ezkio-Itsaso Tokian Tokiko Entitate Txikia izateko salbuespenaren alde agertu da gaurkoan ere. “Frankismoak 60. hamarkadan, herritarren borondate demokratikoa kontuan hartu gabe, bi herriak batu zituen. Epaitegi Gorenak udalerri desberdinak izateko aukera eragotzi zigun 4/1995 Foru Araua indargabetu zuelako”, adierazi du. Are gehiago, Foru Arauaren eraldaketak udalerri horren afera konpondu behar duela baieztatu du bozeramaileak. Betiere, aurreko legealdian akordio zabalarekin adostutako txostena euskarri.
Hain zuzen ere, 2021eko azaroaren 12an hasi eta sei hilabeteetan zehar eratu zen ponentziaren emaitza izan zen dokumentua, gehiengo zabalarekin adostua. Txosten horrek salbuespen egoeran kokatzen du Ezkio-Itsaso. Horren baitan, Tokiko Entitate Txikia izateko aukera emango lioke Foru Arauaren aldaketarekin.
Ganboak, orain arteko lan ildoari jarraipena emateko asmoarekin, lankidetzaren aldeko apustua eskatu die gainontzeko taldeei datozen hilabeteetan. “Egin dezagun gure lana alderdikeririk gabeko benetako elkarlanaren bidez, Gipuzkoako herritarren mesedetan, adostasun zabalena lortzeko helburu zintzoarekin”.
Gauzak horrela, Foru Arauaren aldaketaren bitartez, deskontzentrazio prozesu berrien irekiera sustatzeko aukera irekiko da. Hau da, Aldundiaren egitasmoa aztertu ostean, Batzar Nagusiek arauaren berritze prozesuan murgilduko da. Ondorioz, batzarkide jeltzaleak iragarri du EAJk elkarlanerako borondatea izango duela, denon artean adostasun zabala lortzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31