Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/06/04

EAJ-PNVk Donostian erreklamatu du mugikortasun jasangarriagoa, integratua eta adimenduna, garraio zerbitzuak hobetzeko eta lehiakortasuna sustatzeko

Europako Hauteskundeetarako zerrenda jeltzaleko buruak, Oihane Agirregoitiak, gaur aldarrikatu du azpiegituren balioa eta beharra, hala nola ‘Euskal Y trenbidearena‘, EAJ-PNVk bere kabuz eta inoren babesik gabe sustatu baitu Europako beste proiektu estrategiko batzuekin, eta atzeratua izan delarik “PP eta PSOEren Estatuko gobernuen gelditasunagatik eta orain beren hutsegite handiez ohartu direnek egin duten oposizio biolentoaren eraginez”
EAJ-PNVk Donostian erreklamatu du mugikortasun jasangarriagoa, integratua eta adimenduna, garraio zerbitzuak hobetzeko eta lehiakortasuna sustatzeko

EAJ-PNVk eta CEUS Koalizioak hurrengo Europako Hauteskundeetarako aurkezten duten zerrendaburuak, Oihane Agirregoitiak, gaur aldarrikatu du talde jeltzaleak mugikortasun jasangarri, integratu eta adimendunaren alde ibilbide luzean egin duen apustua, pertsonei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetu eta merkatuko baititu eta Europako ekonomiaren lehiakortasuna bultzatuko baitu. Apustu hori gauzatzeak, adierazi du Oihane Agirregoitiak “azaltzen du ‘Euskal Y’ trenbidearen alde egin duen apustua, Ardatz Atlantikora lotutako azpiegituren alde egindakoa, bai eta filosofia horrekin konektatzen diren hiri mugikortasun guztien alde eginikoa ere. “Proiektu horiek bakar-bakarrik defendatu eta bultzatu ditugu, PP eta PSOEren Estatuko gobernuen gelditasunagatik eta orain beren hutsegite handiez ohartu direnek egin duten oposizio biolentoaren eraginez kaltetuak izan baitira”.

EAJ-PNVko hautagaiak gaur goizean, Donostiako Easo plazan, talde jeltzaleak mugikortasun alorrean bultzatu nahi duen programa azaldu du. Mugikortasun adimenduna eta integratua izango da, garraio-moduen arteko konbinaziorik efizienteena ahalbidetuko duena. Intermodalitate hau funtsezkoa da “emisioak murrizteko, gure enpresen logistika garestitzen eta bere lehiakortasuna penalizatzen dituzten blokeoak gainditzeko eta hiritargoari zerbitzu berriak eskaintzeko. Zerbitzu hauek, esate baterako, eragiketa bakarrean emango digute pertsonen eta merkantzien garraioa, lehen kilometrotik azkeneraino”. Mugikortasunaren iraultza hau abian jartzeko beharrak “azaltzen du ‘Euskal Y’ trenbidearen alde egin dugun apustua, Ardatz Atlantikoari lotutako azpiegitura guztien aldekoa, bai eta filosofia berberarekin hirietan garatu ditugun mugikortasun planen alde eginikoa. Europako proiektuak dira horiek, guk bakar-bakarrik sustatu eta bultzatu ditugunak”, orain EAJ-PNVren nortasun ikur den “pragmatismora apuntatu diren horien” babesik gabe. Batzuek tren bidezko garraioa Batasuneko politika klimatikorako gako nagusi dela deskubritu berri duten bitartean, guk hamarkadak daramatzagu pertsonen bizimodua hobetuko duten proiektuak bultzatzen”, esan du Agirregoitiak.

Helburu hori bultzatzen jarraitzeko, hain zuzen, EAJ-PNVko zerrendaburuak lehentasun nagusi gisa aipatu du “Europako garraio sareen azken berrikusketan jaso diren eta hitzeman diren inbertsioak gauzatu daitezela. Estatu kideek, Frantzia barne, derrigortuta daude 2030erako beren oinarrizko sarea bukatzera, eta horren barruan integratzen da ‘Euskal Y’ trenbidea. Legezko tresna horren bidez hitzematen dugu trenak merezi duen zeregin nagusia izatea lortzeko lana egingo dugula , ingurumenerako eta energia alorrean eraginkorra delako”. Agirregoitiak amaitu du esanez lan egingo duela “garraio bideak, errepideak, itsasokoko bideak, itsasoko autobideak, trenbideak edo aire bideak eta horietatik zirkulatzen diren garraioekin konektatzeko proiektuetarako” hitzeman diren inbertsioak bete daitezela. “Mugikortasunaren ‘big-data’ bat sortzen ari gara, gure pribatutasuna errespetatuz aukerak ematen baititu zerbitzu hobeak prezio hobeekin emateko. Eskaintza hauek aukera emango diote erabiltzaileari hobeto egokitzen zaion garraioa aukeratzeko, erabilgarri duen denboraren arabera, bere aurrekontuaren arabera edo konpentsatzeko prest dagoen emisioen arabera”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube