Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoyk Emigrazio eraikinak izango dituen erabilera berriak ezagutarazi ditu
Xabier Iridoy, Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak, ostiral honetan jakinarazi du San Miguel auzoan dagoen eta Estatuaren ondasuna den Emigrazioko eraikina, laster Irungo Udalari emango diola. Gainera honek izango dituen erabilera berriak zeintzuk izango diren ere komunikatu du; hornidura apartamentuak eta Gizarte Etxe berri bat.
Gaur egun eraikina, bere gehiengoan, erabilerarik gabe eta ageriko hondatze egoeran dago. "Nahiz eta akordioa oraindik ez den formalki itxi, Ministerioko Ogasuneko ordezkaritzak, Irungo Udaleko Hirigintza arloari eraikinaren zatitze horizontala jorratzeko eskakizuna egin du" aurreratu du Iridoyk. "Jaso dugun banatzeko proposamena, eraikina horizontalki bi finkatan banatzean datza".
Alde batetik, lehenengo solairuan, egun SEPEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) eta Lanbidek hartzen duten zonaldea izango genuke. 763,75 m2-tako azalera eraikia, eraikita dagoen totalaren (4.768 m2) %16a gutxi gorabehera.
Bestalde, bigarren finkak, sotoko solairua, baxua, 2.en, 3.en eta 4.en solairuak osorik eta 1engo solairutik transferitu gabekoa barne hartuko ditu. Hau da, eraikitako azaleraren %83,98a, 4.004,25 m2 izango lirateke.
Eraikinaren banatze honetan, zati bat Lanbide eta SEPErentzat izaten jarraituko du, eta bestea Udaletxeari utziko zaio. "Bereizketa honen helburua, ordea, 2010 urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioari transferitutako instalazioak erregistroan legeztatzea da" aipatu du zinegotzi ordezkariak.
Egin den azterlanaren arabera, lagako den zatiaren erabilera berriak, eraikinaren konfigurazioa kontuan hartuta banatuko dira.
Horiek horrela, eraikin honi emango zaion erabilera berri hauetako bat, tipologia desberdineko eta gazteei alokairu sozialeko erregimenean zuzenduko zaizkien 39 etxebizitzen eraikitzea izango da.
- 41 m2-ko eta logela bateko 22 apartamentu.
- 48-54 m2-ko eta bi logelako 11 apartamentu.
- 27-30 m2-ko 6 estudio (egokitutako 2).
Are gehiago, etxebizitza hauen proiektua, lehenengo solairuan kokatuko den areto komun batek, bizikletak gordetzeko zonalde eta trastelekuak, eta solairu baxuko eta sotoko instalazioek osatuko dute.
Iridoyk, halaber, banaketa honetako bigarren zonaldeari emango zaion erabilera jakinarazi eta zehaztu du "lehen aipatu dugun bigarren zati horretan, San Miguel auzoarentzako, 577 m2-tako Gizarte Etxe bat kokatuko da, behe solairuan. Jolastoki-zelai antzeko batera irekia egongo da eta Bartolome de Urdinso eta Anaka kaleetatik izango du sarbidea".
Azkenik, eta egin den ikerlanaren arabera, eraikinaren egokitzapen obrek izango duten kostearen gutxi gorabeherako aurrekontua 4.000.000 eurokoa izango da.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


