Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/10/21

Diputatu nagusiak “erabat” gaitzetsi du Espainiako gobernuak 155. artikulua aplikatu izana Katalunian

Markel Olano diputatu nagusiak azpimarratu du neurri hori “Kataluniako autonomiaren interbentzio antidemokratikoa” dela, nahiz eta Espainiako gobernuko presidenteak esan “ez dutela autogobernua bertan uzten, baizik eta Generalitateko agintariak kargugabetu”.
Diputatu nagusiak “erabat” gaitzetsi du Espainiako gobernuak 155. artikulua aplikatu izana Katalunian

Horren harira, Olanok ohartarazi du Rajoyren exekutiboak hartutako neurri honek Estatuaren eredu konstituzionala “apurtzen duela”, eta “ez duela bakarrik eragina izango Katalunian, autonomia guztietan baizik, eta Euskadin ere bai”. “Honek guztiak –gaineratu du- ekarri du Espainiako demokraziak sinesgarritasun osoa galtzea”.

Aipatu artikuluaren xehetasunak nahiz ondorioak jakin bitartean, Gipuzkoako agintari nagusiak bere “errespetua” berretsi du Kataluniako erakundeekiko, izan ere “saiatzen ari dira herritar katalanen erabakitzeko eskubidearen alde egiten”. Beraz, bere “erabateko babesa” adierazi dio herri katalanari, “Gipuzkoak inoiz baino gertuago sentitzen duena”, eta baita Puigdemont-i, bere gobernuari eta Parlament delakoari. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...