Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/07/12

Morlans-eko Gizarte Zerbitzugune berria martxan dago

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak Morlanseko Gizarte Zerbitzugunearen kokapen berrian izan dira. 312,76 metro koadro duen egoitza honek, 27.746 donostiar artatuko ditu eta 362.255,14 euroko kostua izan du
Eneko Goia

Eneko Goiak azpimarratu du Udalak Gizarte Ekintza “lehentasunezko” ardatz bezala daukala, eta gogoratu du Udaletxearen aurrekontuaren parte handi bat eskaintzen dituen gizarte zerbitzuetara bideratzen dela. Aurten, Udalak 25 milioi euro bideratu ditu Gizartekintzako aurrekontura. Hala, Goiak adierazi du Udalak atentzioa herritarrei gerturatzen jarraituko duela eta, zentzu horretan, hurrengo arreta zerbitzua Egian irekiko dela iragarri du.

Aitziber San Romanek gogora arazi du “Gizarte Zerbitzuguneak direla Euskadin dauden gizarte-zerbitzu eta baliabideen sarbidea” eta adierazi du “zentro hauek irekiak direla eta kasu guztien aurrean informazioa, aholkuak eta laguntza emateko prest dauden guneak” direla.

2016ko apirilean, Udalak 8. zerbitzugunea ireki zuen, hain zuzen ere, Loiolako Erriberetako zerbitzugunea. Bertan, 22.000 pertsona baino gehiagori erantzuna eman zaie. Erriberetan, Loiolan, Txominen, Martutenen eta Osinagan bizi diren pertsonak artatzen ditu.

Morlans

Morlanseko zerbitzugunea Leire plaza 6-7n kokatua dago eta bertan 27.746 pertsonei erantzuna emango zaie. Amaran bizi diren pertsonak artatuko ditu, Araba parketik Isabel II. Hiribideko bikoitietaraino. Orain arte pertsona hauek Gas fabrikara joan behar izan dute.

8 dira Donostiak dituen mota honetako zerbitzuguneak: Alde Zaharra, Erdialdea, Amara; Larratxo, Altza; Gros, Egia; Antigua, Ibaeta, Igeldo, Añorga, Aiete, Zubieta; Loiolako Erribera, Martutene, Osinaga; Intxaurrondo eta Bidebieta, Herrera.

Morlanseko zerbitzugunean lan egingo duen lantaldea hau da: zentroko arduradun bat, 5 gizarte langile, 3 administrari, 4 hezitzaile, 2 psikologo eta terapeuta bat. Bertako telefono zenbakia 943 45 27 20 da.

Gizarte Zerbitzuak:

Gizarte zerbitzuek bere baitan hartzen dituzte pertsonen eta familien gizarte beharrak antzemateko eta horiei erantzuteko zerbitzuak, programak eta zerbitzuak.

Bere helburuak dira pertsonen autonomia sustatzea; dependentziaren eraginez, pertsonek eta familiek dituzten beharrak prebenitzea eta artatzea;  babesgabetasunaren ondorioz gertatutako egoerei aurre egiten laguntzea; gizarte-bazterketak eragin ditzaketen egoerei aurre egiten laguntzea nahiz pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea laguntzea eta larrialdi egoerak sortzen dituen beharrak aurreikusi eta artatzea.

Gizarte Zerbitzuguneak dira Euskadin dauden gizarte-zerbitzu eta baliabideen sarbidea. Edonor bertaratu daiteke Gizarte Zerbitzuguneetara, pertsonak, familiak nahiz taldeak, beren beharrei eta zailtasunei aurre egiteko informazioa, aholkularitza, laguntza eta babesaren bila.

Adituek pertsona edota familien zailtasun eta beharrak aztertzen dituzte eta dagozkien baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiete horiei guztiei aurre egiteko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...