Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJk autoen zerga merketu nahi die 10.248 eibartarrei
Eibarko autoen zerga “garestia eta antisoziala” dela salatu dute Eibarko jeltzaleek
Eibarko EAJk autoen zerga merketu nahi du. Eta, horretarako, iazko proposamena aurkeztu du berriro: progresibitate-irizpideak ezartzea. Planteamendua da zaldi fiskal gehien duten 1.224 autoei zerga bera mantentzea, eta zaldi gutxien duten 10.248 autoei jeistea.
Udalak faktore biderkatzaile bat aplikatzen dio Gipuzkoako lurralde historikoak emandako oinarriari, eta horrek zehazten du zergadunak ordaindu beharreko kantitatea. Koefiziente hori “une honetan ez da progresiboa, ez du gehiago igotzen autoak gero eta zaldi gehiago izan”, azaldu dute Eibarko EAJ-PNV udal taldetik. Jeltzaleek uste dute egoera horrek “zama handiagoa jartzen duela klase ertainengan, auto normalak dituztenengan. Eta, alderantziz, ez ditu horrenbeste kargatzen potentzia handieneko autoak”.
Eibarko EAJ-PNVk koefiziente berriak proposatu ditu. 6 mota daude, eta horietako 3 baxuenak jeistea proposatu du (9 zaldi fiskaletik 14ra). “Zaldi fiskal gutxiagoko autoek gutxiago kutsatu ohi dute eta txikiagoak izan ohi dira, ez dirudi justua gehiengo soziala zigortzea”, esan du Josu Mendicute bozeramaile jeltzaleak. Horrez gain, gaineratu du “dagoen bezala mantentzea berriro ere politika antisoziala egitea izango litzateke”. Udalbatzak jeltzaleek proposamena onartuz gero, 10.248 eibartar izango dira onuradunak, eta zaldi fiskal gehien dituzten 1.224 autoek berdin ordaintzen jarraituko dute. Ondorioz, onuradunak autoa dutenen %89,36 izango dira.
Eibarko EAJ-PNV udal taldeak irailean aurkeztu zituen udal zerga eta tasak aldatzeko proposamenak, horien artean dagoelarik autoen zerga merketzekoa. Zentzu horretan, Mendikutek “harrigarritzat” jo du Getxon edo Bilbon autoen zerga Eibarren baino merkeago izatea.
Horregatik guztiagatik, EAJ ez da konformatzen tasak eta zergak izoztearekin. “Ez litzaiguke onargarria irudituko orain igoerak planteatzea, aurreko agintaldian egin zuten bezala; urtero igo baitzituzten, hauteskunde-urtera iritsi arte”, baina erantsi dute “izoztea ez dela nahikoa”, izan ere, badaude merketu daitezken zergak, “autoen zerga garesti eta antisoziala kasu”. EAJk beherapen handia lortu zuen iaz auto elektriko, gasdun edo hibridoentzat, baina zerga jeisteko proposamenaren defentsan ez zuen gainontzeko alderdien babesik izan.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


