Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/03/08

Guztiontzako hiriaren aldeko eginahalean ari da Donostia

Aldiro-aldiro guztiontzako hiri sendoago, hiri kohesionatuago baten aldeko urratsak egitea da Donostiarako 2020 Estrategiaren helburu nagusietako bat.
Guztiontzako hiriaren aldeko eginahalean ari da Donostia

Eta horretarako, bertako bizilagun guztiek hezkuntza eta prestakuntzarako, enplegu, osasun eta ongizaterako, aukera berdinak edukiko dituzten bizilekua eraikitzea dugu erronka. Zera da, azken finean, gure xedea, herritar guztiek –haien adina, sexua, jatorria, egokiera sozioekonomikoa, osasun egoera eta abar direnak direla– hiriko bizitzako esparruetan eta, bereziki, hiriaren geroa baldintzatuko duten erabakietan modu eraginkorrean har dezatela parte.

Hiriko Gizarte Kontseiluak bidezkotzat jo du instituzioen artean Tokiko Ekintza Plana landuko duen Lan Talde multidiziplinarra sortzea, hirian pobrezia eta gizarte bazterketa zertan diren aztertzeko eta Donostia Guztiontzako Hiri bilakatzeko.

Metodologia onartu ondoren, hirian gizarteratzearen alorrean dauden premien diagnosia egitea izan da Taldeak 2015. urtean barrena bideratu eta gauzatu duen aurreneko lan nagusia. Eguia‐Careaga Fundazioaren SIIS‐Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren laguntza teknikoa jaso du Taldeak lanaren fase honetan guztian, huraxe arduratu baita Taldeak eskura zeuzkan datuen  berrikusteaz eta aztertzeaz, eta Donostian bazterketa egoerak hautemateko eta haien jarraipena egiteko eta, datu horietatik abiaturik, egungo egoeraren diagnostiko kuantitatiboa zehazteko aukera emango duten udal adierazle sorta eraginkorra prestatzeaz eta proposatzeaz.

Aurre-azterketa honetatik ondorioztatu diren lehenengo konklusioen arabera, gizarteratze beharrei egoki erantzuten dien hiri gisa ageri zaigu Donostia, beste euskal hiriburuetan eta, batez ere, Estatuko hirietan bizi den egoeraren aldean. Hala eta guztiz ere, erronka garrantzitsuak hauteman dira orobat haren errealitatean: 

- Demografian aurrera ezin egina, biztanleriaren zahartzea eta immigrazio tasa murritzak ezaugarri nagusi diren egoeran.

- Donostiako biztanleen ikasketa eta prestakuntza maila ona, hezkuntza sistema sendo batean oinarritua. Egoera horretan, indartu beharreko gunea da, nolanahi ere, helduen etengabeko prestakuntza.

- Suspertzen eta bizkortzen ari den zantzuak sumatzen hasiak garen arren, arazo estrukturalak ageri ditu lan merkatuak.

- Batez besteko familia errenta altuko hiria da, baina nabariak aldeak.

- Diru Sarrerak Bermatzeko sistema eraginkorra da pobrezia egoerak murrizteko unean, baina baditu hobetu beharreko alderdiak.

- Bizi itxaropena Donostiako oinarrizko osasun zonetan, 2006-2010.

- Aurrerapen garrantzitsuak egin dira osasunaren arloko gizarte desberdintasunen ezagutzan eta prebentzioan.

- Donostiako 439 bizilagun daude bizitegi bazterketa larriko egoeran eta askoz ere kopuru handiagoa osatzen dute etxebizitza duinerako sarbidean arazoak dituzten biztanleek.

- Herritarren zati esanguratsu batean dute eragina bakardadeak eta laguntza sarerik ezak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...