Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Agirretxea: Abiadura Handiko Trena Euskal nazioaren etorkizuneko ardatz estrategikoa da
EAJk bermatuko du AHTa Euskadin errealitatea izatea
EAJk, Abiadura Handiko Trenaren apustu irmoaren alde, Irungo tren geltokiaren inguruan ekitaldi bat antolatu du gaur arratsaldean. Agerraldi honetan, Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea eta Senaturako Gipuzkoako hautagaia den Mª Eugenia Iparragirrek parte hartu dute. Hautagiekin batera, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Markel Olano, Jokin Bidarratz Senataria, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretarako Diputatua, besteak beste.
Bertan, Joseba Agirretxeak “AHTa euskal nazioaren ardatz estrategikoa” dela ziurtatu du. Kongresurako hautagaiaren hitzetan, Abiadura Handiko Trena ezinbestekoa da Euskadiren garapenerako arrazoi ezberdinengatik. Estrategikoa izan da ere Europar Batasunarentzat, baina ez da horrela izan Estatuarentzat, Europarako benetako konexioa oraindik garatu gabe dago eta.
Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiak EAJk Euskadiren etorkizunarekin eta Europarekin konpromisoa izan duela gogorarazi du. Gainera, nabarmendu nahi izan du EAJ izan dela Abiadura Handiko Trenaren alde gehien egin duen alderdia. Agirretxeak esan duenez, “Euskadin beti entzun ditugu diskurtso ezkorrak eta demagojiaz beterikoak; baina hauei jaramon egin izan bagenie, ez genuen ezer izango, ez Nafarroarekin lotzen gaituen autobiarik ezta Gipuzkoako errepide sarerik ere”.
Joseba Agirretxeak adierazi duenez, “proiektu hau ez da aparte edo isolatiruk aztertu beharreko zerbait, gizarte eta herri proiektu batetik sortzen den elementu gehigarria da”. EAJren ustetan, AHTaren proiektua Euskal Nazio eraikuntzaren zutabe bat da. Agirrexeak esan duenez “Europarekin eta inguruko herriekin konektatzen gaituen behar-beharrezko bizkar hezurra da”.
Euskaldunok komunikatuta egon gaitezen, ezinbestekoa dugu AHTa Agirretxearen ustetan, “garraio modernoa, erosoa, sostengarria, ekonomikoki jasangarria eta kutsadurarik gabekoa” da eta. AHTak sozialki eragina izateaz gain, ekonomikoki duen garrantzia azpimarratu du Agirretxeak, eta sektore ezberdinen onurarako dela ziurtatu du. “Europako barne merkatua indartzeko ezinbesteko prouektua da atlantiar trenbide sarea” gehitu du.
MªEugenia Iparragirrek “Europar Batasunak “Y” Europa eraikitzeko, garapen ekonomikoaren alde, lehiakortasunaren alde, eta lurralde kohesiorako” proiektatu zuela nabarmendu nahi izan du. Horregatik Eusko Jaurlaritzak Estatuarekin elkarlanean aritzea erabaki zuen. Iparragirrek esan duen bezala “bagenekien, egin izan ez begenu, Euskadi eta bere garapena arriskuan zeudela”.
Hala eta guztiz ere, “Euskadik ez du lehentasunik izan Espainiako Gobernu ezbedinentzat. Gaur da eguna Euskadi uharte baten modura geratu dela” adierazi du Gipuzkoatik Senaturako hautagaiak. Gainera, “Europar Batasunak Espainiako Gobernua ohartartarazi du proiektatuarekin bete ez izanagatik”.
MªEugenia Iparragirrek aintzat hartu nahi izan du Kongresu eta Senatuko EAJ-PNVko taldeek egindako lana. Senaturako hautagaiak esan duenez legealdi osoan “Espainiako Gobernuak egin beharreko inbertsioak zehaztutako egutegiaren barruan egin daitezen” exijitu dugu, “inoiz bete ez direlako”.
Espainiako Gobernuak parmalentuko egoitzan artúrico akordioak bete ez diren honetan, EAJ-PNVk Sustapen Ministrotik exejuziorako data bat lortu du: 2019. urtea. Honen aurrean, MªEugenia Iparrakirrek galdetzen du: “hauteskunde kanpainako iragarki bat ote da?”
Dena dela, Iparragirrek ziurtatu duenez “EAJ-PNVtik, orain arte bezala, Euskadi eta bertako interesen alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu”. Gainera, “era arduratsuan eta Euskal Instituzioekin elkarlanean egingo dugu, Euskadiko proiektu handiena dena bukatuta ikusi dezagun”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



