Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/06

Turismoaren handitzea iraunkorra eta jasangarria izatea dugu erronka

Donostiako alkate Eneko Goiaren ustez, hiriaren boom turistikoak azkeneko urteetan segidako erronka du: iraunkorra eta jasangarria izatea eta, horretarako, beharrei aurre egiteko eta gaiari buruz egiten ari diren eztabaidetan parte hartzeko prest dago.
Eneko Goia

Eneko Goiak "From conflict to sustainable tourism" (Gatazkatik turismo jasangarrira) mahai inguruan parte hartu du  gaur arratsaldean Londreseko World Travel Market turismo-ferian, hain zuzen ere, mundu osoko erakusketari eta parte hartzaile dituen bigarren ferian. Mahai inguruan, Donostiako alkatearekin batera gatazka izan duten hiri zein eskualdeetako beste hainbat ordezkariek ere parte hartu dute, besteak beste, Belfast, Amman, Sri Lanka, Rwanda edo Colombia-ko ordezkariek.

Donostiako alkateak gogorarazi du hiriaren gertuko historiaren zati bat, hain zuzen ere, 1813.urteko suntsiketatik hasita, ETAren terrorismoaren urteak arte. Hortaz, gogorarazi du, Donostia ehun baino hilketa gehiagoren lekuko izan dela, hain zuzen ere, ETAk edo beste talde bortitzek – adibidez, GAL – egindako ehun baino hilketa gehiago. Eta, ondorioz, Estatuan hildako gehien dituen hiria da Donostia.

Era berean, Goiak honakoa azpimarratu du: “Hainbat hamarkadaren ondoren, duela lau urte bake aroa bizi du Donostiak. Eta hori, euskal hiritar gehienentzako aro berria da, izan ere, ez dute horrelako arorik bizi izan orain arte”.

Hori Donostiaren turismoarentzako oso ona izan da, izan ere, bisitari kopurua handitu da eta muga guztiak gainditzen ari da. Zehatzago esanda, Donostian turismoa %10 handitu da azkeneko urtean.

Argi dago, beraz, turismoa hirian aberastasuna sortzeko jarduera nagusienetako bat dela. Hori kontuan hartuta, Goiak gaineratu du, erronka dela hazkunde hori eta hiritarrekin elkarbizitza atsegina lotzea lortzea. Horrenbestez, Donostiako alkateak segidakoa azaldu du: “Bisitari kopuru handia izateak beste eztabaida batzuk piztu dituela, betiere, honakoaren gainean: hazkunde hori donostiarrentzako ona den ala ez”.

Gainera, Goiak azaldu du, hiriak hainbat muga dituela – bestek beste, ostatu hartzeko lekuak –, hain zuzen ere, hiriari eskaerei erantzuna eman ahal izateko egokitzera behartzen dizkion mugak. Hortaz, alkateak esan du, ezin direla bilatu bisitariak edonola eta, beraz, turismoaren jarduera iraunkorra eta jasangarria izatearen alde egin du. Horrenbestez, Eneko Goiak honakoa adierazi du: “Eguzkia eta hondartza ez dira Donostiako turismoaren oinarriak, baizik eta, zerbitzuaren kalitatea, ingurumena, gastronomia, nortasuna eta kultura”.

Azkenik, Donostiako alkateak gogorarazi du, kultura eta bizikidetzaren aldeko apustua 2016ko Europako Kultura Hiriburutzan ikusi ahal izango dela, izan ere, elkarbizitza da egitasmoaren eta proiektuaren oinarria.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...