Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olanok azpimarratu du langabeziaren aurkako borroka eta ekonomia aktibatzea izango direla Foru Gobernuaren kudeaketaren alderdi sendoenak
"Aurrerapauso garrantzitsuak" iragarri ditu hainbat gaitan: hondakinak, Etzegarateko bidesaria eta Pasaialdea biziberritzea.
Markel Olano diputatu nagusiak azpimarratu du, Radio San Sebastián-i emandako elkarrizketa batean, langabeziaren aurkako borroka eta ekonomia aktibatzea izango direla Aldundiaren kudeaketaren alderdi sendoak.Horretarako, 50 milioi euroko zuzkidura duen plana abiaraziko du krisiaren aurka, non diputatu nagusia "pertsonalki" murgilduko baita:"denekin hitz egingo dugu, ehun sozioekonomiko guztiarekin, planik onena egiteko.Diseinatu dugu, jada, harreman agenda bat".
Zentzu horretan, garrantzitsutzat jo du atzoko Diputatuen Kontseiluan Antton Tomasena izendatu izana sustapen ekonomikoko foru zuzendari. "Kudeaketako profila duen pertsona bat da, ongi ezagutzen duena Gipuzkoako enpresen errealitatea. Talde sendo bat osatu dugu kudeaketa hori planifikatzeko", azaldu du.
Aberastasunaren zergari buruz galdetuta, aurreratu du lan egingo dutela ondarearen gaineko zerga bat ezartzeko, Arabarekin eta Bizkaiarekin harmonizatua izango dena."Harmoniarik ezarekin amaituko dugu. Bestalde, izena bera okerra duen Aberastasunaren eta Fortuna Handien Zergaren bidez, zigortu egiten da makinetan eta pabiloietan berrinbertitzen dutenen industria ondorea. Bada, guk amaitu egingo dugu horrekin. Oso garrantzitsua da jendeak lurraldean inbertitzen jarraitzea. Zigortuagoa zegoen enpresan bertan inbertitzea pentsio funtsetan eta bestelakoetan baino. Ezin da zigortu lana sortzen duena", esan du.
Ez du aurreikusten "goitik beherako aldaketarik" zerga kontuetan."Nahi dugu aktibazio ekonomikoa eta diru-bilketa haztea, eta horrek berekin ekartzea udalen foru funtsaren igoera bat.Biltzen ditugun 100 eurotik, 70 Eusko Jaurlaritzara doaz, 15 Aldundira eta beste 15 udaletara.Funtsa horrek berebiziko garrantzia du udalek inbertitu dezaten eta proiektuak gauzatu ditzaten".
Olanok aurreratu du kamioientzako bidesaria jarri nahi dutela "datorren urtean", baina zehaztu du "oinarri ongi sendoak" nahi dituztela ikuspegi juridikotik."Legezkoa izatea nahi dugu, eta Europaren oniritzia izatea.Txosten juridiko bat eskatu diegu adituei zein aukera dauden jakiteko".Beharrezkotzat jo du "Gipuzkoa gurutzatzen duten milaka kamioiek ekarpena egitea N-1erako garraio astunarentzako ordainketa sistema baten bidez. Gai hori zuzendu egin behar da, eta adostasun osoa dago, gainera".Horretarako, Irun eta Etzegarate artean "matrikulen irakurketa" sistema bat planteatu du.
Irungo saihesbidearen proiektuaz galdetuta, esan duenez, "eskuragarritasun ekonomikoaren arabera", Foru Gobernuaren asmoa da aurrerapen esanguratsuak egitea, bai proiektu horretan, bai Urretxu eta Azkoitia arteko loturan, "biak gobernu akordioan jasota baitaude".Orobat iragarri du Aldundiak parte hartuko duela Donostialdeko metroko pasantearen epeak azkartzeko, "lurraldeko mugikortasunaren eta garraio publikoaren gakorik garrantzitsuenetako bat delako; eta erakunde arteko sukalde lan handia eskatzen du".
Pasaialdeko biziberritzeari ere heldu dio Olanok.Aldeko balioespena eman dio Aldundiaren eta Udalaren arteko hitzarmena desblokeatu izanari, baina iruditzen zaio harago joan behar dela eta urrats sendo bat eman behar dela aurrera Donostiako biribilgunetik San Pedroraino biziberritzen hasteko. "Urte betean urrats handiak eman behar dira. Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Portuko Agintaritzak baterako plan bat ezarri behar dugu, berehala funtzionatzen hasi behar duena".
Hondakin gaietan ere aurrerapausoak ikusten ditu: “Hipokrisia handia egon da. Gipuzkoa lurralde berde aitortzen zen eta praktikan zaborra beste lurralde batzuetara bidaltzea besterik ez da egin, horrek eragin dituen protesta eta arazoekin. Modu egokian baina geure zaborraren kargu egin beharra daukagu”.
Bake politikari buruz Odón Elorzak egindako kritikei buruz galdetu zaionean, gogora ekarri du “aro berri batean gaudela. Ez dut herri honen errealitatea ezkutuan gordetzea babestuko, auzi hori ezin baitaiteke gezurretan itxi, baina aurrerapausoak eman behar dira. Ika-mika eta enfrentamenduaren kultura bazterrean utzi behar dira. Bere alderdikideak publikoki horrela markatu beharrean ate barrutik konpon zitzakeen desadostasun horiek”.
Kulturaz aritu denean esan du Chillida Lekuk epe luzerako planteamendua behar duela: “horretan ari gara. Familiarekin harreman bat badago eta 2016tik harantzago begiratzea beharrezkoa da, eta museoaren etorkizuna herritarraren mesedetan erabakitzea”. Donostiako BellasArtes eraikuntzaren kudeaketari begira ere baketsu azaldu da. “Erakundeok ados jarri beharra daukagu. Egin beharrekoa egin egingo da. Ez dugu liskarrik sortuko”.
Anoetako estadioa handitzeari buruz Olanok zehaztu du “datorren urtera begira” ezinbestekoa dela obrak hasita egotea, “bi urtetan” estadio berrian abian izan dadin.
Errefuxiatuen krisia
Diputatu Nagusiak zenbait euskal udalek egin dituzten adierazpenez duen ikuspegia ere adierazi du. “Garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzaren lidergoa. Ezin gintezke bakoitza bere aldetik eta politika ezberdinduekin ibili. Garrantzitsu bilakatzen ari den auzia da hau. Drama bat da ate joka ari zaigun etorkinen kopuru gero eta handiagoa eta ardura osoz jokatu beharra daukagu”.
Bestalde Foru Aldundia Hondarribiko Alardera ez dela agertuko aurreratu du. “Ez gara han izango, han egonda krispazioa areagotuko genuke. Festa gozatzeko modu guztiak errespetatzen ditugu. Ez dugu enfrentamendua areagotuko. Gure eginkizuna bestelakoa da, liskarrak konpontzen laguntzea herritarren borondatea errespetatuz”.
Azkenik abuztuan Munilla apezpikuak genero berdintasunari buruz egindako adierazpen polemikoen aipua egin du. “Errespetu osoz, ez nago ados. Garrantzizkoa litzateke lurraldeko elizaren gehiengoarekin konektatuko balu. Adierazpen horiekin ez du hori egiten”.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



