Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pilar Arana: “Egiako bidegorriak udal eta foru bidegorri-sareen arteko lotura hobetuko du”
Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi delegatuak gogorarazi du obra esleituta dagoela eta laster hasiko dela.
Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi delegatu Pilar Aranak aditzera eman du Egiako bidegorriaren obrak berehala hasiko direla. Aranak adierazpenok egin ditu gaur goizean Donostiako Udaleko prentsa aretoan, eta, bertan azaldu duenez, proiektuak bi adar ditu eta udal bidegorrien arteko lotura hobetuko du, baita udal eta foru bidegorri-sareen arteko lotura ere.
Horren harira, Aranak esan du, Egiako bidegorriaren beheko adarrak Gros, Duque de Mandas, Egia eta Loiola eta Martutenera bideko zubia lotuko dituela, eta ondoren, Urumearen ertzetik doan bidegorritik Astigarragara eta Hernanira doan foru bidegorri-sarearen barruan daogenarekin lotura izango duela. Gainera, Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi delegatuak azaldu duenez, bidegorri horrek lotura izango du ere Tabakalerarekin – bertan, aurreikusita dago Duque de Mandas eta Cristina-Enea parkearen sarreraren ingurua hobetzea – eta Atotxako autobus geltoki berriarekin, zein egungo tren geltokiarekin eta etorkizuneko AHTaren geltokiarekin.
Era berean, Mugikortasuneko eta Garraioetako zinegotzi delegatuak ardar horren segidako ezaugarriak azpimarratu ditu: “Egia kalean bidegorria errepidetik joango da eta, ondorioz, Egia kalea 5ean semaforoa jarriko da, autobusei irteera errazteko eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko. Halaber, Loiolara jeisteko zein Loiolatik Egiara igotzeko bidean, bidegorria norabide bakarrekoa izango da eta norabide bakoitzaren eskuin aldean egongo da”.
Bestalde, bidegorriaren goiko adarrari buruz, Pilar Aranak honakoa zehaztu du: “Egia auzoko goiko aldea, Intxaurrondo (Iparra eta Hegoa) eta Ametzagaina parkea lotuko ditu. Horrenbestez, Egia auzoko goiko aldetik ateratzen den edonork txirrindarekin udal eta foru-sareetako bidegorriez baliatuta, Pasaiara, Errenteriara eta Oiartzunera joateko aukera izango du”.
Aranak, orobat, esan du, bi adarrek ez dutela loturarik izango Ametzagaina kaletik, eta segiako arrazoiak eman ditu: “Nagusienak mugikortasuna eta segurtasuna dira. Izan ere, baldin eta Ametzagaina kaletik bidegorria sartzen badugu, trafikoa kaltetuko du eta txrrindularientzako oso arriskutsua izango da, kalea oso estua baita eta malda handia baitu. Horrek, ezinezkoa egiten du bidegorria bertatik sartzea, trafiko publiko zein pribatuari kalte handiak sortu gabe”. Horrenbestez, Pilar Aranak zehaztu du, Karmengo Ama kalea (jeisteko) eta Ametzagaina kalea (igotzeko), 30 gune izatera pasako direla. Dena dela, Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi delegatuak gogorarazi du, bide arruntetik txirrindarekin ibili daitekeela.
Azkenik, Pilar Aranak gogorarazi du, Donostiako Udala etengabe ari dela mugikortasun jasangarriaren alde egiten eta, horren helburua segidakoa dela: hiritarren bizi kalitatea hobetzea. Hortaz, Aranak azpimarratu du, bi bidegorri-zatien helburua dela, txirrindaren erabilera sustatzea hiriko garraio bezala, betiere, mugikortasun jasangarria bilatuz, garraio mota ez kutsakorren erabilera sustatuz, eta bide-segurtasuna hobetuz.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


