Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/20

EAJ-PNVk proposamen zehatzak egiten ditu ezker abertzalearen paralisiari aurre egiteko

Markel Olanok azpimarratu du, hurrengo legealdian 15 neurri lehenesteko konpromisoa hartu duela, hain zuzen ere, ekonomia eta gizarte arloko zein politika egiteko moduaren gaineko neurriak. Izan ere, EAJ-PNVk aldaketa proposatzen du sustatzeko, eraikitzeko eta elkarbanatzeko eta ez, ordea, gelditzeko, suntsitzeko eta inposatzeko.
EAJ-PNVk proposamen zehatzak egiten ditu ezker abertzalearen paralisiari aurre egiteko

Markel Olano Azkoitian izan da gaur goizean. Bertan, Azkoitiko alkategai Javier Zubizarretarekin, eta Urola Erdiko boluntarioekin honakoa esan du: “Igande honetan herritarrek bi ereduen artean aukeratu beharko dute, hain zuzen ere, Bilduren paralisia eta inposizioaren ereduaren eta EAJ-PNVren ekintzen eta akordioaren ereduen artean”.

Horren harira, Markel Olanok azpimarratu du, Gipuzkoan politika egiteko aldaketa datorrela eta aldaketa hori egi bihurtuko duen eredua EAJ-PNVk ordezkatzen duela, izan ere, hautagai jeltzaleek sustatzeko, eraikitzeko eta elkarbanatzeko aldaketa proposatzen dute, eta ez, ordea, gelditzeko, suntsitzeko eta inposatzeko – horiek izan dira ezker abertzalearen eta Bilduren nortasuna –. Olanoren iritziz, hori da EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen ereduen arteko talkaren oinarria eta, beraz, politika egiteko bi modu ezberdinen artean aukeratu beharko dute herritarrek.

Era berean, hautagai jeltzaleak gogorarazi du, egun hauetan Gipuzkoan barrena dabiltzala boluntarioekin batera hurrengo legealdian lehenetsi behar diren 15 neurriak aurkezten, hain zuzen ere, ekonomia, gizarte eta politika arloko neurriak eta, bereziki, garrantzia ematen diotenak industriari eta produkzioari laguntzea eta azkeneko hamarkadetan garatutako gizarte babes sistema eredugarriari egokitzea, hain zuzen ere, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlanean oinarritutako sistemari. Hortaz, Markel Olanok azpimarratu du industriak duen gizarte balioa, izan ere, enplegua eta aberastasuna sortzen du, hain zuzen ere, ondoren, modu orekatuan banatu beharreko aberastasuna.

Olanok, halaber, esan du, EAJ-PNVren eta Bilduren ereduek talka egiten dutela politika egiteko moduan ere: “Bilduren eredua inposizioan oinarritzen da eta horren ikurra atez ateko bilketa sistema eta hondakinen kudeaketa izan da; eta aldiz, EAJ-PNVk Gipuzkoa gobernatzeko eredua berritzearen alde egiten du eta, horretarako, herritarrekin egongo gara, bere eskariak entzungo ditugu eta akordioak lortuko ditugu, eta horrenbestez herritarren konfiantza berreskuratuko dugu, izan ere azken lau urteotan ezker abertzaleak herritarrei behin eta berriro bizkarra eman die eta, ondorioz, herritarren konfiantza galdu du”.

Nazioarteko kamioilariei ordainarazteko sistema

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du, Bilduren porrotik handienetako bat legealdian izan dela errepideen finantzazioaren kudeaketa. Izan ere, Europan beste inon ez da gertatzen Gipuzkoan gertatzen dena, alegia, Bilduk ez du inorekin akordiorik lortu nazioarteko kamioilariei Gipuzkoa zeharkatzeagatik ordaindu arazteko. Horiek horrela, Markel Olanok konpromisoa hartu du, Irunen eta Etxegaraten nazioarteko kamioien matrikulak irakurtzeko sistema jartzeko, hurrengo legealdian nazioarteko kamioilariek Foru Aldundiaren diru-kutxari kontribuzioa egiteko”.

Gainera, Olanoren ustez, ordainketa sistema hori ezartzeak aukera emango du errepideen finantzazioaren eta mantentze-lanen kudeaketan aurrerapausoa emateko, baita Gipuzkoako errepideen artean trafikoak banatzeko. Baina, horretarako, hautagai jeltzalearen iritziz, ezinbestekoa da Gipuzkoako Biribilgunea amaitzea eta, beraz, Antzuola eta Bergara arteko errepidea amaitzea, hain zuzen ere, Bilduren porrotik handienetako bat legealdian. Errepide zati horrek Deskargan bidesaria izango luke eta, beraz, hori eta trafikoen handitzea kontuan hartuta, BIDEGIren kaudimena sendotuko litzateke epe ertain eta luzera, eta 25 eta 30 euro arteko tarifa malgua mantendu ahalko litzateke. Horretarako konpromisoa ere hartu du hautagai jeltzaleak.

Azkenik, Markel Olanok konpromisoa hartu du, N-1 eta AP-8 errepideak berritzeko obrak egiteko, garraio publikoa sustatzeko, eta, halaber, Azkoitiak bide-azpiegituren gainean duen erronkarik handienetako bat burutzeko, hain zuzen ere, Urretxu eta Azkoitia arteko errepidea hobetzeko, izan ere, eskualdearentzako errepide oso garrantzitsua da, bai lanera joateko, bai, beste zerbitzuak medio, Zumarragako ospitalera irisgarritasuna hobetzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...