Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk erakundeen eta gizarte eragileen arteko lankidetzaren aldeko apostua egiten du tolosarren ongizatea bermatzeko
Olatz Peon hautagaiak datorren legegintzaldian aurrera aterako duen gizarte-politiken programa aurkeztu du gaur goizean, Uzturre zentroaren kanpoaldean. Tolosar guztien ongizatea ziurtatzeko landu duten programa bat dela esan du
Zentzu horretan, hautagai jeltzaleak adierazi duenez, berak ordezkatzen duen alderdia ikuspegi humanista batetik ulertzen du politika eta EAJ-PNV pertsonekin konprometitua dago, “baztertuen dauden sektoreei gizarte-babesa eskaintzea izan da beti gure lanaren ardatz nagusia” gaineratu du. Olatz Peonek bereziki azpimarratu du azken urteetan eusko alderdi jeltzaleak sortu duen gizarte-sistema eta gizarte-azpiegitura, eta zera erantsi du: “ezin dugu ahaztu gizartea aldatzen ari dela eta gero eta behar gehiago dagoela; horregatik, ezinbestekoa da hausnartzea eta sistema egokitzea, sistema bera mantendu ahal izateko eta herritarren eskaerei erantzuteko”.
Horregatik, gure erronka garrantzitsuenetako bat tolosar guztien gizarte-babesa ziurtatzea da, baita ereduan sakontzea eta zerbitzuak hobetzea ere. Era berean, gizarte-politika aurreratuagoak eta garantistak behar direla esan du, eta hori bermatzeko, sustapen ekonomikoa indartu behar da, hori baita “Tolosarako dugun programaren ardatz nagusia” gaineratu du. “Baliabiderik sortzen ez badugu, ezin izango diegu arretarik eskaini egoera babesgabean dauden pertsonei” jarraitu du, “ eta horregatik, lankidetza publiko-pribatua sustatuko dugu, baita gizarte-kohesioa eta gizarte-justizia ere, Tolosar guztien eskubideak eta ongizatea ziurtatzeko.
“Tolosako gizarte-errealitatearen diagnostikoa eguneratzeko konpromisoa hartzen dugu, baita antzemandako beharrak eta sortzen diren behar berriak erantzutekoa ere” azaldu du. EAJ-PNVtik erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuko dute, baita esparruko eragileen artekoa ere, “funtsezkoa da administrazio desberdinen eskumenak zeharka koordinatuta egotea, pertsonen beharrei erantzungo dieten esku-hartze osoak edo partzialak eskaintzeko”.
Bestalde, “ezin ditugu adinekoak ahaztu; horregatik, zahartze aktiborako neurria hartuko ditugu, beren etxean bizi diren adinekoek etxean egiten dituzten egonaldiak luzatzeko eta prestazioak (etxean bertako arreta-zerbitzua, adibidez) hobetzeko formulak landuko ditugu, betiere adinekoen ongizatea zaintzeko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko" esan du.
Azkenik, EAJ-PNVk gizarte-janleku osagarria sustatuko du, Udalaren gizarte-zerbitzuak osatzeko, gizarte-politiketan jarduten duten eragile guztiekin batera; “eta boluntariotza sustatuko dugu eta herritarrak bakoitzak bere konpromisoa hartzeak duen garrantziaz eta gizarte-ongizatean eta taldean duen eraginaz kontzientziatzeko neurriak sustatuko ditugu” amaitu du Olatz Peonek.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


