Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk ezker abertzaleari exijitu dio premiazko neurriak har ditzala Deskargako gelditutako obran arriskuak ekiditeko
EAJ-PNVren bozeramaile eta Antzuolako zinegotzi den Maria Eugenia Arrizabalaga eta Eider Mendoza batzarkideak, Antzuola, Bergara, Oñati, Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletako hautagaiekin batera, GFAri premiazko neurriak hartzeko exijitu diote, geldituta dagoen obran ezbeharrik ez gertatzeko eta Deskargako erabiltzaileei eta inguruko herritarrei kalterik ez eragiteko.
EAJ-PNVren bozeramaile eta Antzuolako zinegotzia den Maria Eugenia Arrizabalagak eta Eider Mendoza batzarkide jeltzaleak, Debagoienako zinegotzi eta alkategaiekin batera, prentsaurrekoa eskaini dute Antzuolan, Deskargako obren geldiarazteak eragin gehien sortu dituen Gipuzkoako herrian. Jeltzaleek diagnosi zehatza egin dute obra honen azken lau urteetan izandako gora-beheren inguruan eta GFAk hartutako erabakiaren ondorioak azpimarratu dituzte.
Antzuolako alkatetzarako hautagaia den Basilio Ormazabal izan da hitza hartzen lehena eta une honetan bere kezka nagusia dena azpimarratu nahi izan du, kontutan izanda zein egoeratan utzi duen GFAk azpiegitura hau. Basilio Ormazabalek, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bere kideen izenean ere hitz egin du eta azaldu duenez “Ezponda asko denon bistan ditugu, Meatzerrekakoarekin gertatzen den moduan; egoera oso txarrean daude eta ez dugu inolako informaziorik arazo larri honi irtenbidea eman eta herritarrei arriskua ekiditeko hartu beharreko neurrien inguruan”. “Honelako egoeran Aldundiak presazko erabakiak hartu ez izanak egoera okertu besterik ez du egiten, eta larrialdi erabakiak hartu beharra dago ezpondak eusteko”, esan du.
Jeltzaleek galdetu dute ea zer dagoen hondamendi guzti honen atzean eta duten informazioarekin diagnosia egia dute, azpimarratuz GFA Deskargako obran hasieratik datuak izkutatzen ari dela.
Eider Mendozak banan bana aipatu ditu obra hau egungo egoeran egoteko arrazoiak:
1-Errepide hau maiatzeko hauteskundeak baino lehen zabaltzeko Ezker Abertzaleak izan duen presak, proiektuaren azterketa egokia eragotzi du, azkenean beraiek Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zuten bezalaxe.
2-Ezker Abertzalea bere hitzen morroi izan da. “Bere kudeaketa eredua” EAJrenaren guztiz ezberdina izango zela lau haizetara aditzera eman ondoren, modifikaturik gabea, gain kosturik gabea, ez dira gai izan sortu diren arazo haundiei aurre egiteko. Gipuzkoako orografia saila dela eta aurretik jakin ezin diren gertaerak izaten direla denontzako nabaria izanda, soluzio bakarra erabakiak hartzea da. Ezker abertzaleari obra honek eskuetan leher egin dio erabaki egokiak hartzen ez jakitearren eta arazoak ezkutatzen saiatzearren.
3-Ezker abertzaleak nahita ezkutatu du informazio garrantzitsua. Eider Mendoza batzarkideak ezker abertzaleak ezkutatutako informazioa banan bana aipatu du eta baita beraien gezurrak ere. Hasieratik izan dituzte arazoak “desmonte” edo ezpondekin, 10 ezponda nagusienetatik 8 erori ziren; hasieratik izan dira jakitun kostuak haundiagoak izango zirela, 2014ko uztailean diputatuen kontseiluari baimena ere eskatu zioten modifikatu berri bat idazteko. Eta bukaerara arte izkutatu egin dute. Izan ere, informazio hau obrako teknikariek eman ziguten, ez ezker abertzaleko ordezkari politikoek. Baina oraindik ere informazioa izkutatzen jarraitzen dute, Aldundia eta kontratistaren arteko komunikazioen kopiak eskatu ditugulako bi alditan eta ukatu egin zaizkigu. Zer dabiltza izkutatzen?, akaso obrako gainkostuak noiztik ezagutzen diren izkutatu nahi digute?, edota nola eta zein kontzeptutan ordaintzen dabiltzan?.
4- Noiz dute aurreikusita obra bukatzea? Zenbat kostatuko zaio Gipuzkoako diru-kutxari Ezker Abertzalearen bidegabekeria hau? Zenbat eragozpen sufritu behar izango dituzte gidariek denbora guzti honetan? Horrelako obra bat kudeatzeko Ezker Abertzalearen gaitasun eza agerian geratu da.
Bukatzeko, GBBko bozeramaile eta Antzuolako zinegotzia den Maria Eugenia Arrizabalagak Deskargako obren gestio txarraren inguruko balorazio politikoa egin du. Arrizabalagaren esanetan, “hau izan da Foru Aldundian Ezker Abertzaleak burutu duen kudeaketan porrotik haundiena”, “Lau urte pasa dituzte denaren arduradun EAJ bihurtu nahian, ezer aurkitu gabe dena arakatzen, gezur, engainu eta salaketa faltsuetan oinarritutako propaganda politika eginez. “Martin Garitano ausartu izan da gainera esatera, izugarrizko arrakasta balitz moduan, %20ko modifikatua bakarrik izan dela obra honetan, AHTaren obrekin eskandalizatzen den bitartean, non %8ko modifikatua bakarrik izan den”. Baina non da benetan egin behar zutena? Gobernatzea?” azpimarratu du Arrizabalagak, “kudeaketarako gaitasun eza, azpiegitura hau gurutzatu behar duten herritarrentzat segurtasun falta arriskutsua, diru publikoaren erabilera lotsagarria, aurreikuspen gabezia, erabateko inprobisazioa…”.
Ezker abertzaleari kontrako eztarrira joan zaio gestioa. Argumenturik gabe geratu da. Honen adibide garbia da Deskargako hondamendia.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
ERRENTERIA
2026/05/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


