Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako EAJ-PNVk mugikortasun- eta errepide-sare berri eta eraginkor baten alde egiten du
Markel Olanok adierazi du, Ezker Abertzaleak sortu dituen arazoak konponduko dituela, hain zuzen ere, Deskargaren gelditzea eta errepideak finantzatzeko arazoa.
Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigai Markel Olanok eta hautagai jeltzale Eider Mendozak, Xabier Ezeizabarrenak eta Imanol Lasak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, Gipuzkoaren kudeaketan eragina duten gaiei buruzko bosgarren proposamena egiteko. Horiek horrela gaurko prentsaurrekoan jeltzaleek mugikortasuna eta azpiegiturei buruzko proposamena egin dute.
Horren harira, Olanok esan du, legealdi honetako Ezker Abertzalearen porrotik handiena izan dela Beasain-Bergara arteko errepidea bukatu ez izana, hain zuzen ere, Gipuzkoako Biribilgunea bezala ezaguna dena amaitzeko balioko duen errepidea. Hortaz, hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du, Ezker Abertzaleak sortutako arazoak konpontzeko: hain zuzen ere, Desakrgaren gelditzea eta errepideak finantzatzeko arazoa.
Era berean, errepideen finantziazioari buruz, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa gogorarazi du: “Egun kamioilari atzerritarrek Gipuzkoa zeharkatzen jarraitzen dute ordaindu gabe. Ezker Abertzalea ez da gai izan hori konpontzeko. Hortaz, uste dugu ezinbestekoa dela Irun eta Etxegaraten matrikulak irakurtzeko eta ordainketak egiteko sistema ezartzea. Baldin eta neurri hori hartzen badugu eta Deskargan bidesaria ezartzen badugu, Bidegik epe luzera duen finantza-kaudimena bermatu eta sendotuko dugu”.
Markel Olanok, halaber, berretsi du garrio publikoaren aldeko apustua eta segidakoa esan du: “Trena giltzarria da Gipuzkoako mugikortasunarentzat. Hortaz, uste dugu, Foru Aldundiak parte hartu behar duela Donostialadeako Metroaren hiri barruko ibilbidearen finantziazioan, eta gainera, erakundeek Abiadura Handiko Trena Donostiara iristeko diseinuan parte hartu behar dutela, betiere, beste garraio motekin lotura izateko aukera bermatuta.
Gainera, Olanok Pasaiako portuari eta Hondarribiako aireportuari buruz ere hitz egin du. Pasaiako portuaren gainean esan du, ezinbestekoa dela Pasaiako Portu Agintaritzarekin harremana berreskuratzea, birsorkuntzarako berehalako aurrerapausoak egiteko, eta honakoa gaineratu du: “Portu- eta hiri-erabilerak uztartzearen alde egingo dugu”. Hondarribiako aireportuari buruz, berriz, segidakoa adierazi du: Ortzibia sustapen elkartearen garrantzia aldarrikatzen dugu, aireportua hobetzeko proiektuak sustatzeko”.
Horrenbestez, Olanok aurkeztu ditu EAJ-PNVk hurrengo legealdirako mugikortasunaren eta azpiegituren gainean hartu dituen segidako konpromisoak:
PROPOSAMENA
Sistema bakarra behar du Gipuzkoak, mugikortasun arinekoa, eraginkorra eta jasangarria; garraio publikoa eta ibilgailu pribatua konbinatuko dituena eta lurralde orekarako eta bizi-kalitaterako premiazko oinarri izan dadin.
Mugikortasunerako sistema bakarra garatzea bultzatuko dugu horretarako, garraio publiko eta pribatuak hobetuz, koordinatuz eta konbinatuz, uneoro, pertsona eta merkantzien mugikortasun-beharrei egokitutako maiztasun eta tarifekin.
Honako konpromisoak hartu ditu Gipuzkoako EAJ-PNVk hurrengo legealdirako:
1.- Konpromisoa hartzen dugu Gipuzkoan garraio publikoaren alde egiten jarraitzeko. Horren harira, Donostialdeako metroa sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, Donostiako trenbide pasantearen inbertsioa ordaintzeko laguntza emanez.
2.- Abiadura Handiko Trenak Donostian izan behar duen sarreraren diseinua egiterakoan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu, gainerako garraio mota ezberdinekin intermodalitatea bilatuz.
3.- Edukiera handiko errepideen “Gipuzkoako biribilgunea” bukatu, falta den azken zatia eginez: Antzuola. Bergara (5 km). Deskargan bide-saria jarriz, eskuadeko berroreka sustatuko genuke, errepideen finantzazio ahaleginari bide emateko.
4.- IRUNgo peajean eta ETZEGARATEn matrikulak irakurtzeko eta kobratzeko sistema ezarri Gipuzkoatik pasa behar duten kamioientzat.
5.- Aurreko bi neurriak, eta goraka doan trafiko kopuruak BIDEGIren kapazitate finantzarioa sendotuko lukete epe erdi-luzera. Horregatik, hileroko 25/30 euroko tarifa finkoa mantentzeko konpromisoa hartzen dugu.
6.- N-1 eta AP-8 modernizatzeko behar diren obrei ekingo diegu.
7.- Pasaiako Portu Agintaritzarekin elkarrizketa berreskuratzeko konpromisoa hartzen dugu. Badian, portu erabilerak eta urbanoak bateragarri egitea da gure ikuspuntua; Herrera eta San Pedro arteko tartean hobekuntzei ekiteko epe motzera.
8.- Hondarribiko aireportuaren aldeko apustuarekin segitzeko konpromisoa hartzen dugu, Ortzibia sustapenerako elkartearen bidez, hobekuntzarako hainbat proiektu sustatuz.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


